Subtitulo
Emilio Morenoren proiektua
Texto Destacado

Emotional jarduera-programa publiko bat da. Jarduera horien bidez, emozioen, kontakizunaren (ikus-entzunezkoa, politikoa, korporatiboa eta abar) eta gizarte-harremanen arteko bidegurutzearen gainean hausnartzeko aukera egongo da.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Emotional jarduera-programa publiko bat da. Jarduera horien bidez, emozioen, kontakizunaren (ikus-entzunezkoa, politikoa, korporatiboa eta abar) eta gizarte-harremanen arteko bidegurutzearen gainean hausnartzeko aukera egongo da.

 

Emotionalek intimoena eta publikoena batzen ditu, zure burmuinak nola funtzionatzen duen aztertzetik hasita emozioen, gizarte baten baloreen eta legearen arteko harremanak zein diren aztertzera arte. Honako hauei buruz hitz egingo dugu: robotak eta emozioak, nola eratu zen euskal langileen profila, emotikonoak, argazkia, giza aurpegi eta gorputza, amodioa kapital-garaietan, nola eratzen duen zine-muntatzaile batek filmaren arku dramatikoa, lotsa (besterena). Horrez gain, zintzotasun sentibera praktikatuko dugu, indarkeriarik gabe komunikatzen ikasten dugun bitartean.

 

 

Hainbat arlotako nazioarteko espezialistek honako arlo hauetan izan duten esperientziaren berri emango digute: neurozientzia, psikologia, adimen artifiziala, jurisprudentzia, filosofia, historia, argazkigintza, zinema, umorea, artea, performancea, entsegua, soziologia eta indarkeriarik gabeko komunikazioa.

 

 


 


 

 

 

 

 

 

 

JARDUERA-PROGRAMA

 

 

Lantegia

 

 

Al.25 > 26 16:00-19:00 Franzi Rautenberg, Komunikazio ez bortitza: Emozioak: seinale ekaiztsu eta koloretsuak

 

 

 

 

 

Hitzaldiak

 

 

As.26 19:00 Lola Cañamero: Robot autonomoetan emozioak modelizatzea giza emozioak uler ditzaten

 

 

Az.27 17:30-19:00 Ana Pfaff: Aurpegiak haize-bolada bat oihukatzen du 

 

 

Og.28 19:00 Joan Fontcuberta: Adierazpenaren eraikuntza postfotografikoak

 

 

Or.29 17:30 Elkarrizketa: Martí Manen eta Emilio Moreno: Emozioetatik gerturatzea

 

 

Or.29 19:00 Christian Salmon: Sareko erraldoiak: Emozioak zenbatu eta zinkronizatzeko makina bat...

 

 

Lr.30 11:00-12:30 Elkarrizketa: Sara Hidalgo eta Eloy Fernández-Porta: Emozio politikoak euskal langileen klasean eta sensologian feministan

 

 

Lr.30 12:30-14:00 Elkarrizketa: Garbiñe Biurrun eta Daniel Vanello: Emozioak, baloreak eta legea

 

 

Lr.30 16:30 Lisa Feldman Barrett: Emozioak: Usteak vs. egiak

 

 

Lr.30 18:00 Sociología Ordinaria (Amparo Lasén, Antonio A. García): Lotsaren zirkuituak

 

 

 

 

 

Performanceak

 

 

Or. 29  11:00 12:00 13:00 17:00 18:00 19:00 Clara Amaral: Gogoan duzu elkarrekin geundela hau edo beste hura dantzan egin genuenekoa?

 

 

Lr.30  11:00 12:00 13:00 17:00 18:00 19:00 Clara Amaral, Gogoan duzu elkarrekin geundela hau edo beste hura dantzan egin genuenekoa?

 

 

Lr. 30 20:00 Eloy Fernández-Porta: You know how you should feel 

 

 

 

 

 

Proiekzioak

 

 

As. 25 - Ig. 01  Mika Taanila, Thank You for The Music – A Film about Muzak

As. 25 - Ig. 01  Arthur Elsenaar eta Remko Scha, Face Shift 

 

 

 

 

 

Parte-hartzaileak: Lisa Feldman Barrett, Garbiñe Biurrun, Joan Fontcuberta, Eloy Fernández Porta, Christian Salmon, Martí Manen,, Ana Pfaff, Sociología Ordinaria, Mika Taanila, Daniel Vanello, Clara Amaral, Lola Cañamero, Franziska Rautenberg, Arthur Elsenaar eta Sara Hidalgo. 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Proiektua