LaPublikak foku berezia jartzen du errepresentazioaren mekanismoetan. Irudiak gailentzen diren gizarte batetan, hauek ez dira soilik espazioak, gizakiak edo egoerak erakustera mugatzen, ikuspuntu bat (nola eta zertarako begiratzen den) edota eginkizunen banaketa bat barne hartzen dute. Petra Bauer egileak zinema, argazkilaritza eta bestelako ikusizko arteak errepresentazio tresnak izateaz gain, negoziaketa politikorako baliogarri direla iradokitzen du.
Tailer honetan, parte-hartzaileek filmak eta bideoak ikusiko dituzte, elkarrekin; irudietako politikei buruz eztabaidatuko dute, eta, zehazki, estetika eta politikaren arteko bidegurutzeari erreparatuko diote: nola engaiatu gaitezkeen edo erronka jo diezaiekegun gaur eguneko gertaera eta prozesu sozial eta politikoei, artearen edo filmeen bidez. Horren harira, bi eremu hartu behar dira kontuan: batetik, engaiamendu politikoa, edukiaren aldetik; bestetik, ea artelana edo filma ekintza politikotzat har daitezkeen, bere horretan, eta nola gertatzen den hori. Petra Bauer-ek inspirazio-iturri izan ditu, luzaroan, teoria eta praktika feminista; hain zuzen, pentsamendu ildo horrek azpimarra jartzen die egitura politiko handien eta eguneroko bizitzaren antolamenduaren arteko harrema dialektikoei. Bauer-i zera interesatzen zaio, bereziki: ea nola islatu daitekeen, arte bisualetan, mugimendu bikoitz hori. Estrategia eta teoria feministak erabiliz aztertzen ditu gai horiek; izan ere, lan-ildo horien bitartez, arreta kritikoa eskaintzen zaie ekoizpen-baldintzei, autoretzari, narrazio-egiturei eta estrategia estetikoen hautaketari, eta, ez hori bakarrik, politikotzat hartzen dira horiek guztiak. Edukiari dagokionez, Bauer-en lanetako askok zera hartzen dute hizpide, emakumeak taldean auto-antolatu izan direla, hala arte-esparruaren barruan nola gizartean bertan, egitura sozial eta politikoak aldatzeko asmoz, baina, baita ere, eguneroko bizitza eta banakakoen praktika aldatzeko helburuarekin.
Tailerarren osagarri gisa ostegunean, azaroak 26, arratsaldeko 18:00etan hitzaldia eskainiko du Petra Bauerrek. sarrera librea da aretoa bete arte.
Arte-zuzendaritza eta kudeaketa: consonni
Ekoizpena: DSS2016EU, Tabakalera
Kolaboratzaileak: UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultatea
Babesa: Bilbao Ekintza, Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa, ehukultura (Bizkaia).
Petra Bauer egileak zinema, argazkilaritza eta bestelako ikusizko arteak errepresentazio tresnak izateaz gain, negoziaketa politikorako baliogarri direla iradokitzen du.