Imagen
Imagen
Descripcion

Petra Bauer artista eta zinegilea da, eta Stockholmen bizi da. Honako auzi hau interesatzen zaio, ea filma praktika politikoa ote den, eta iruditzen zaio filmaren esparruan negozioazio sozial eta politikoak gerta daitezkeela. Malmöko arte eskolan egin zituen ikasketak, eta 2003an amaitu zituen. 2007tik 2010era bitartean zinema-ikasketak egin zituen, Stockholmeko Unibertsitatean. Gaur egun doktore-tesia egiten dihardu, University College of Arts, Crafts and Design unibertsitatean, Stockholmen. Hainbat tokitan erakutsi du bere lana, hala nola jaialdi eta erakusketetan (Veneziako 56. Bienalean), eta hainbat nazioarteko erakusketatan: Showroom, Londres; Van Abbe Museum, Eindhoven; Tensta Konsthall, Stockholm; Bard College Annandale-on-Hudson, New York; Kadist Art Foundation, Paris; Frankfurter Kunstverein; CAC Vilnius; Kunsthalle Nurnberg; Stadtgalerie, Kiel, Casino Luxemburg eta Tallinn Art Hall.
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta zine zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores