Emma Kunzen obra gehiago ezagutzeko asmoz, Yasmin Afschar erakusketaren komisarioa gonbidatu dugu hitzaldi bat egin dezan, honako izenburu honekin: “Emma Kunz: Kasutik fenomenora. Bere lanak izan duen harrerari buruz”.
Emma Kunzen (1892-1963) berraurkikuntza ospatzeko erakusketak izango dira Londresen, Munichen, Hong Kongen eta Katmandun. Gainera, artista garaikide askok, «Emma Kunz unibertsoa» erakusketak lehen lerrora ekarri dituenak, haren obrarekin lanean jardun dute. «Egun batean ulertuko dituzte nire marrazkiak», adierazi omen zuen Kunzek. Eta badirudi iritsi dela egun hori. Sendalari, ikertzaile eta artista suitzarraren legatua inoiz baino arrakastatsuagoa da, eta horrek bere iragarpenik ezagunena baieztatu du: «Nire obra bisuala XXI. menderako egina da!» Baina nola iritsi zaio hilondoko arrakasta hau? Zergatik bihurtu zen Kunz, Suitzan beste «kasu» bat baino ez zena, nazioarteko «fenomeno»? Nola gertatu zen arrarotzat jotzen zena introspektibo kontsideratzen hastea? Nork eta nola deskubritu zuen hil eta hamar urtera eta zer testuingurutan aztertu zuten bere lana hurrengo hamarkadetan? Hitzaldian Emma Kunzek eragin dituen askotariko iritzien gaineko azalpen bat aurkeztuko da, fenomeno horren nondik norakoak ezagutarazteko, sortu zenetik gaur egun arte. Izan ere, Emma Kunz pertsonaia arrarotzat jotzen zuten 1970eko hamarkadan, eta, XXI. mendean, ordea, artisten artista bat da, figura ikoniko bat artearen kontzeptu zabal batean. Gaur egun, eredu bat da artearen historia berrorientatzen ari direnentzat, ikuspuntu feministatik, marjinak ere barne har ditzan, baita balizko erreferentzia historiko bat ere, ikuspegi posthumanistentzat eta holistikoentzat.
Ondoren, Miriam Isasik, erakusketan parte hartzeko gonbidatutako artistak, "Herbario likidoak" hitzaldia emango du.
Ez naiz biologoa, ez botanikoa, ezta sorgina ere. Baina artearen ikuspegitik, herbarioak behaketa-leku gisa ulertzen ditut eta paisaia, berriz, entzuteko gune gisa. Hitzaldian kartografiaren ideia planteatzen da, bilketatik abiatuta. Landare babestu, inbaditzaile, sendagarri eta magikoetatik abiatuta landu ditudan proiektuetako batzuk ikusiko ditugu. Alkimia eraldaketa-metodologia gisa eta herri-mitologia abiapuntu gisa erabiliz.
Bi hitzaldiak gaztelaniara eta ingelesera itzuliko dira.
Emma Kunzen unibertsoa hobeto ezagutzeko, erakusketaren komisario Yasmin Afschar eta bertako artista Miriam Isasi gonbidatu ditugu bi hitzaldi ematera eta bere
Reserva: Emma Kunzen unibertsoa. Hitzaldia Yasmin Afschar eta Miriam Isasirekin
FechaInicio: 2022-05-06
FechaFin: 2022-05-06
FechaAlta: 2021-12-02
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Emma Kunz PP
Entrada: Librea
EntradaES: Libre
FECHAS:
idReserva: D75FF21B-846B-4566-89DA-20D62067C19E
Fecha: 2022-05-06
HoraInicio: 18:30
HoraFin: 19:15
TituloEvento: “Emma Kunz: From Case to Phenomenon. Stages of Reception”
TituloEventoEU: “Emma Kunz: From Case to Phenomenon. Stages of Reception”
Sala: AG - TALLER
SalaES: Espacio de Artistas
SalaEU: Artisten Gunea
Ocupacion: Hitzaldia
OcupacionES: Conferencia
OcupacionEU: Hitzaldia
FechaFin: 2022-05-06