Miriam Isasi Arte Ederretan doktorea da UPV/EHUren eta Mexikoko UNAMen eskutik. Honako hauetan parte hartu du: Espainiar Akademiaren egoitza-programa Erroman (Italia), Artista x Artista (Kuba), Bilbaoarte Fundazioa, Kunsthaus Bregenzen (Austria), EAS-EZE Bitamine Faktoria (Irun-Buenos Aires), MA Studio (Beijin), Nekatoenea Hendaian (Frantzia), Centre d ́Art i Natura Farreran (Espainia) eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Jarrera garaikide batetik, antropologiari, historiari, aktibismoari, alkimiari, paisaiari eta memoriari egindako keinuen bidez eraikitzen den diskurtsoa sortzen du. Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, ARTIUMen, Espainiako Akademian (Erroma), San Fernando Akademian, Bilboko Guggenheim Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan, Rekalde aretoan, MUSACen, HUARTEen, CABen, BilbaoArte Fundazioan, Azkuna Zentroa Alhóndigan (Bilbo), San Telmo Museoan, Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz) edo Lleidako La Panera Arte Zentroan. Gaur egun Talka Galerian lanean ari da bertako azken proiektuetako batzuen ekoizpen- eta irudikapen-lanetan.