Emmy Skensved Berlinen (Alemania) bizi den artista kanadarra da. Hainbat esparrutan lan egiten du (hala nola eskulturan, animazio digitalean, audioan eta web-diseinuan), eta pertsonen arteko harremanen, pertenentziaren, ahaidetasunaren, zainketen eta komunitateak batzen dituzten jardunbideen inguruko interesa du inspirazio-iturri.
Skensved Toronton dagoen Ontarioko Arte eta Diseinuko Unibertsitateko (OCAD) tituluduna da, eta Arte Ederren Masterra egin du Waterlooko Unibertsitatean. Kanadako Arteen Kontseiluaren eta Stiftung Kunstfonds izenekoaren bekak jaso ditu. Egonaldiak egin ditu Seulgo Arte Museoan (Seul, Korea), Cripta747 izenekoan (Turin, Italia) eta Banff zentroan (Banff, Kanada). Egin dituen azken erakusketen artean, honako hauek ditugu: “Interlude”, P21 galerian (Seul, Korea), eta “All Together Now”, SeMA Nanji izenekoan (Seul, Korea) eta Taehwa River Eco Art Festival izenekoan (Ulsan, Korea). Skensveden aipamenak eta hari egindako elkarrizketak argitaratu dira Rhizome, DIS, Mousse, Flash Art, Sleek eta Canadian Art aldizkarietan.