Multimedia
Imagen
Emmy Skensved Architecture of intersubjectivities_TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2024/10/07 - 2024/12/22
Pasada?
No
Descripción Larga

Emmy Skensvedek elkartruke soziala eta elkarrekiko mendekotasuna gizakiaren biziraupenerako zer neurritan diren beharrezkoak ikertzen du bere obraren bitartez. "Kanporako" edo "abenturarako" ekipoen formatuak erakartzen du, objektu horiek biziraupenaz hitz egiten dutelako eta gorputzarekin zuzenean lotuta daudelako aurreikusitako eskalan, forman edo erabileran. Bere instalazioetarako, lo-zakuak, hamakak eta antzekoak diruditen forma batzuk josten ditu eskuz zehatz-mehatz, eta bilera sozialak edo pertsonen arteko elkartrukeak irudikatzeko moduan antolatzen ditu.

Tabakalerako egonaldian, Skensvedek eskala handiko eskulturen serie bat sortuko du, “Intersubjektibitateen arkitektura” izenburukoa. Eskultura horiek egiteko, aluminiozko armazoiak eta ehun sintetikoak erabiliko ditu. Pieza horiek hainbat egitura zabalgarri irudikatuko dituzte, babesleku eramangarriak barnean hartuta, hala nola kanpin-dendak eta hormako hamakak.

Proiektu horretarako, Skensvedek Erica Boothby psikologoak enpatiari eta esperientzia partekatuaren ahalmenari buruz egindako azterlanak ditu inspirazio-iturri, baita Byung-Chul Han filosofoak komunitateari eta errituari buruz egindako gogoetak eta Carlos Vara Sánchez teorikoak talde-sentimenduari eta afektuari buruz idatzitako obra ere.

Skensveden aurreko instalazioek pertenentziari lotutako gaiak lantzen zituzten edo elkartruke soziala irudikatzen zuten, eta serie berri hau, berriz, topaketa eta batasuna erraztera bideratuta dago, eta Skensvedek jorratu nahi dituen gaiak gorpuzten ditu.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Emmy Skensved Architecture of intersubjectivities_TBK
Año
2024
Tipo Agrupación
Egonaldi proiektua
Invitados
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra
Descripción Interna


 

Futura?
Si