
Argazkia: Frank Beauboi
EndPlay: An Observatory aurkezpenean dantza baten jaiotzaren lekukoak izango gara, ekintza bakarrean eratorria, gorputzaren irudimenaren bidezko kutsatzea, ondorioen dantza, iritziaren antzerkia,gorputzaren zirkunstantziak argitzen dituzten arreta eta asmoen bat-egite galkorra.
EndPlay: An Observatory aurkezpenarekin isten da Lisa Nelson koreografo amerikarrak zuzendutako Tuning Scores: konposizioa, komunikazioa eta irudimen sena formakuntza-sorkuntza proiektua. Proiektua lantegi batekin (Azala, azaroak 21-25) eta laborategi batekin (Tabakalera, azaroak 28-abenduak 3) osatu da. Azken honetan, horretarako propio aukeratutako zortzi sortzailek hartu dute parte: Luciana Chieregati, Ibon Salbador, Isaak Erdoiza, Idurre Azkue, Ion Munduate, Amaia Navascues, Ainara Gurrutxaga, Zuriñe Benavente eta María Muñoz.
Dokumentazioa
'EndPlay: An Observatory' Lisa Nelson-ek zuzendutako 'Tuning Scores: konposizioa, komunikazioa, eta irudimen sena' lantegi eta laborategiaren dantza proposamena da.
