Imagen
Imagen
Descripcion

Lisa Nelson dantza sortzailea da, inprobisazioaren performerra, eta performancean eta mugimenduaren behaketan zentzumenen rola arakatzen lau hamarkada baino gehiago daramatzan artista kolaboratiboa. Bideoaren eta dantzaren gaineko ikerketatik abiatuta, denbora errealean egindako ediziora eta performancera hurbiltze lan bat garatu zuen, eta Tuning Scores izena jarri zion. Nelson mundu guztian barrena bidaiatzen da dantzak sortzeko, interpretatzeko eta erakusteko, eta Steve Paxton, Scott Smith eta Daniel Lepkoff bezalako artistekin epe luzerako lankidetzak izaten ditu. 1987an New Yorken “Bessie” dantza eta performance saria, eta 2002ko Alpert arteetarako sariak lortu zituen. 1976. urteaz geroztik hainbaten artean argitaratutako Contact Quarterly nazioarteko aldizkariko kide da, dantza eta inprobisazioari buruzko aldizkarian hain zuzen. Vermonten bizi da, Estatu Batuetan.
Cargo - Nota descriptiva
Dantza sortzailea, inprobisazioaren performerra eta artista kolaboratiboa
Tipo
Artistas y Creadores