Subtitulo
Jasangarritasunaren eta sormenaren gurutzatzea
Texto Destacado

EREIARO proiektuak, Aclima Basque Environment Cluster-ak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tabakalerak sustatzen dute. Ingurumena eta kultura eta sormenaren arloen arteko lankidetzarako oinarriak ezarri nahi ditu Gipuzkoan.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

Ereiaroa proiektuaren bidez, sektore arteko lankidetza-oinarriak ezarri nahi dira ingurumenaren eta kultura eta sormenaren esparruen artean; bi sektore horiek estrategiko bihurtu dira, eta Europako ekonomiaren suspertzearen bultzatzaile dira. Proiektuaren garapenak arlo hauetan jartzen du arreta: 360º-ko hiri berroneratzea eta lurralde erresilienteak; naturan oinarritzen diren soluzioak, hiri-ingurunean, hirien inguruetan eta landa-ingurunean integratuak; ekonomia zirkularra; baliabideen
kudeaketa eraginkorra eta ziklo ekoeraginkorrak eta bizi-kalitatea; ingurumen-kalitatea eta osasuna hobetzea.

Lan-eremu horiek lehentasuna dute ikuspegi globala eta tokiko ikuspegia lotzen dituzten esparru estrategikoetan; besteak beste, NBEren Agenda 2030ean eta EBren
New European Bauhaus proiektuan, eta, Euskadin, Klima-aldaketaren aurkako KLIMA 2050 estrategian eta BULTZATU 2050 Hiri Agendan. Sektoreen arteko hibridazio hori bilatzeko, elkarrekin erlazionatutako lau topaketa eta lan kolektibo egin dira. Erabat erlazionala eta talde-lanean oinarritua denez, zentzu zabalean eta diziplinez harago ekoindustriaren eta ingurumenaren alorretan eta kulturaren eta sormenaren alorretan lan egiten duten enpresa, erakunde eta profesionalei zuzendua dago. Saio horietan, eremu potentzialak identifikatzeaz eta parte-hartzaileen arteko lankidetza bilatzeaz gain, aurreproiektuak definitu dira aukera-agertokietatik abiatuta, eta ondorengo garapenean oinarrituko da: bazkideak bilatzea, deialdietara aurkeztea, etab.

Ereiaroa proiektuaren % 80 Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du, “Gipuzkoako enpresa-sarean aukerak, balio bereizgarria eta jasangarritasuna sustatzeko” programaren bidez, EKONOMIA SORTZAILEA eremuan. Tokiko ekonomiari eta enpleguari egiten dioten ekarpenari dagokionez Gipuzkoan ordezkaritza handia duten bi sektoreren lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago Ereiaroa.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Ereiaroa
Año
2022
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional