Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
ereiaroa deialdia 2022
Información
Texto Apartado

Trantsizio-garaian bizi gara, eta aldaketa garrantzitsuak ditugu ekologian, gizartean, kulturan, ekoizpenean… Aurrera atera ahal izateko, gauzak orain arte ez bezala egin behar ditugu. Eta horrek aukera eta egokiera ugari eskaintzen dizkigu.

 

  1. Nola lagunduko dugu trantsizio horietan?

Inertzia horiek gainditzen laguntzeko sortu da EREIAROA, lurraldearekin eta hango eragileekin lotura handiagoa duten eraldatze-prozesu jasangarri eta sortzaileen aldeko apustua. Proposamenak eta soluzioak sortzeko aukera bat da. Proposamen eta soluzio horiek garatu egin daitezke, eta zerbitzu, produktu, material eta jarduera jasangarri, osasungarri, zirkular eta erantzunkideagoak ekarri.

Elkar ezagutzera, konfiantzazko harremanak sortzera, kooperazio-eremu potentzialak identifikatzera eta baterako proiektuak abiarazteko oinarriak ezartzera bideratutako prozesu bat da.

Aclima Basque Environment Cluster-ek eta Tabakalera sorkuntzaren eta kultura garaikidearen guneak —zeina New European Bauhaus proiektuaren parte baita— batera landu dute EREIAROA. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren Ekonomia Sortzailea programak finantzatzen du proiektua. 

 

2. Zeren inguruan egingo dugu lan?

Gipuzkoako ingurumen-enpresen eta sektore kultural eta sortzailearen arteko gurutzatzean zentratuko da EREIAROA. Hautatutako parte-hartzaileen eta haien profil eta interesen araberakoak izango dira azken gaiak, baina hona hemen adibide batzuk:

  • 360º-ko hiri-berroneratzea eta lurralde erresilienteak.
  • Naturan oinarritzen diren soluzioak, hiri-ingurunean, hirien inguruetan eta landa-ingurunean integratuak.
  • Ekonomia zirkularra, baliabideen kudeaketa eraginkorra eta ziklo ekoeraginkorrak.
  • Bizi-kalitatea; ingurumen-kalitatea eta osasuna hobetzea.

Lan-eremu horiek lehentasuna dute ikuspegi globala eta tokiko ikuspegia lotzen dituzten esparru estrategikoetan; besteak beste, NBEren Agenda 2030ean eta EBren New European Bauhaus proiektuan, eta, Euskadin, Klima-aldaketaren aurkako KLIMA 2050 estrategian eta BULTZATU 2050 Hiri Agendan.

 

3. Nork parte har dezake?

Zentzu zabalean eta diziplinez harago ekoindustriaren eta ingurumenaren alorretan eta kulturaren eta sormenaren alorretan lan egiten duten enpresa, erakunde eta profesionalei zuzendua dago EREIAROA.

Partekatzeko, batera sortzeko eta harritzeko prest dauden pertsonen talde bat osatu nahi dugu, asko jota 12 lagunekoa. Pertsona konprometituak izan behar dute, laguntzeko gogoa dutenak, eta ezin susmatuzko alderdiak eta sor daitezkeen aukerak aztertzeko prest etorri behar dute. Bateko eta besteko ibilbide eta gaitasunak, askotariko eremu eta diziplinak eta hainbat esperientzia eta espektatiba bateratuko dira taldean.

Lankidetza ereiten hasteko behar diren 12 hazi horietako bat zara?

 

4. Zer lortuko duzu parte hartuta?

  • Jakin-mina elikatzea, aukera berriak azaleratzen laguntzea eta lankidetzarako esparru potentzialak eta interes zehatzak identifikatzea.
  • Eragile askotarikoek/osagarriek elkar aintzatestea eta harreman profesionalak sortzea, lankidetza bultzatuko duen konfiantza-giro batean.
  • Lankidetza-prozesuak martxan jartzeak eta baliabide eta kapitalek dakartzaten behar eta espektatibak formulatzea, indibidualki eta taldean.
  • Aurreproiektuak definitzea aukera-jokalekuetan oinarrituta.
  • Aurreproiektuak garatzeko laguntza: hurrengo urratsak zehaztea, bazkideak eta laguntzak bilatzea, deialdiak aurkeztea, etab.

 

5. Zertan datza prozesua?

EREIAROA prozesua 2022an gauzatuko da, zenbait fasetan. Baterako lan-saioak eta aurkezpenak Tabakaleran egingo dira, Donostian (jarduerak online egitera behartzen duen egoerarik ez badago).

 

1. FASEA: HAZIAK HAUTATZEA (2022ko otsaila-martxoa)

  • Hautagaitzak aurkeztea inprimakien bidez. (Otsailaren 28a arte, astelehena)
  • Taldea hautatzea (gehienez 12 partaidekoa). Martxoaren 9a arte.
  • Elkarrizketak egingo zaizkie banaka hautagaiei, profil bakoitza programaren eta taldearen testuinguruan kokatzeko.

 

2. FASEA: LABOREAREN GARAPENA (2022ko martxoa-ekaina)

Elkarrekin aritzeko eta talde-lanerako lau saio, bata bestearekin erlazionatuak. EREIAROAn parte hartzeko, erabat erlazionala eta talde-lanean oinarritua denez, beharrezkoa da saio hauetan guztietan parte hartzera konprometitzea. Hona hemen egunak:

  • Martxoak 22, asteartea, 9:30etik 14:00etara.
  • Apirilak 26, asteartea, 9:30etik 14:00etara.
  • Maiatzak 24, asteartea, 9:30etik 14:00etara.
  • Ekainak 28, asteartea, 9:30etik 14:00etara.

Saio horietan bi une-mota konbinatuko dira; funtzio desberdina izango dute, baina interdependenteak dira:

  • Haziak. Nor gara? Elkar ezagutzea, nork bere burua aurkeztea, eta dibertsitatearen, desberdintasunen eta osagarritasunaren balioa azpimarratzea. Beharrak, motibazioak eta espektatibak azaltzea. Zer daukagun eta zer falta izan daitekeen aztertzea.
  • Laborea. Zer egin dezakegu elkarrekin? Landu daitezkeen ideia posibleak, aukera-eremuak eta lan-lerroak identifikatzea, lankidetzan eta hibridazioan oinarrituta. Helburu komun bat aurkitzea (zertarako), lankidetza-esparru bat edo lankidetza-proiektu posible bat definitzea (zer), beste zer eragile behar izan daitekeen ikustea (nor) eta gauzatzeko modua zehaztea (nola).

 

3. FASEA: EMAITZAK BILTZEA (2022ko uztaila-iraila)

  • Ondorioak, ikasitakoak eta egin daitezkeen hurrengo urratsak zehaztea.
  • Azken jardunaldia.

 

6. Nola parte hartu?

EREIAROArako hautatuko den 12 hazietako bat izan nahi baduzu, lehenik eta behin, ziurtatu saio guztietan parte hartzeko aukera izango duzula. Hala bada, otsailaren 28a (astelehena) arteko epea duzu izena emateko.

 

Caracteristicas
Descripción Corta

EREIAROA askotariko eragileen arteko ongarritze gurutzatuko eta lankidetzako prozesuak aktibatzeko programa bat da; haien beharretatik, gaitasunetatik eta

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Hora
12:00
Hora Fin
12:00
Texto Fecha
2022 OTS 04 - 2022 OTS 28
Público
Imagen Listado
Imagen
Ereiaroa - Tabakalera
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Formulario Inscripción
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Activado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Jasangarritasunaren eta sormenaren gurutzatzea
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
No
Bases Convocatoria
Nombre
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lista precios