Imagen
Imagen
Descripcion
Eric Baudelaire (1973) artista bisual eta film zuzendaria da. Errealizadorearen Letters to Max (2014), The Ugly One (2013) eta The Anabasis of May and Fusako Shigenobu, Masao Adachi, and 27 Years Without Images (2011) filmek honako zinema jaialdi hauetan parte hartu dute: FIDMarseille, Locarno, Toronto, New York eta Rotterdam. Ikerketan oinarrituriko bere praktika instalazioen bidez ere landu du, eta horietan argazkiak, grabatuak, performanceak, argitalpenak eta proiekzioak ere erabili izan ditu. Berriki egindako eta aurreikusita dauden bakarkako erakusketen artean daude: Parsiko Pompidou Zentroa, Rotterdamgo Witte de With, Kassel hiriko Fridericianum, Berkeley Art Museum, San Franciscoko Kadist Art Foundation, Parisko Bétonsalon, Bergen Kunsthall, Beirut Art Center, Londreseko Gasworks eta Los Angeleseko The Hammer Museum. Egilearen filmak eta instalazioak honako bilduma hauetan aurki ditzakegu: Madrilgo Reina Sofia Museoa, Bartzelonako MACBA, Parisko Centre Pompidou, Hong Kongeko M+, eta New Yorkeko Museum of Modern Art eta The Whitney Museum of American Art.
Proyectos participa
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista bisual eta film zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores