Imagen
Imagen
Descripcion
Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977) Los Angelesen bizi da eta bertan lan egiten du. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Eskoziako Glasgow School of Art-eko Pintura Departamentuan eta 2003an Arte Ederretako masterra amaitu zuen Los Angelesko California Institute of the Arts zentroan. Art2102 irabazi-asmorik gabeko erakunde ibiltariaren sortzaileetako bat da, Kate Fowle eta Renaud Proch-ekin batera. Gainera, 2018an Gure Artea saria jaso zuen.
2020. urtean Norusta erakusketa egin zuen Donostiako San Telmo Museoko Museo Bikoitza proiektuaren barnean. 2018an Works 2017-2018 erakusketan aurkeztu zituen bere obrak, Bilboko CarrerasMugica galerian; halaber, bere obra Bilboko Arte Ederren Museoko 68aren Ostean aldi baterako erakusketan sartu zen. Bestalde, 2017an bere obra berriena Los Angelesko (AEB) Redling Fine Art zentroan aurkeztu zuen. Horrez gain, Exercices on Abstraction kaleratu zuen Bilboko CarrerasMugica galerian. Era berean, bere obrak honako erakusketa kolektiboetan daude: 4.543 Billion; The Matter of Matter (CAPC – Musée d’art contemporain, Bordele) eta Colección per amor a l’art. ¿Ornamento=delito? (Bombas Gens Centre d’Art, Valentzia). 2016. urtean Erlea Maneros Zabala erakusketa monografikoa inauguratu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoan (MNCARS, Madril). Gainera, artista honi buruzko erakusketa bat antolatu zuen Los Angelesko (AEB) Redling Fine Art galeriak. Bere obra Bilboko Iberdrola Fundazioaren Azal zeharrargia, Iberdrolaren bildumako lanak erakusketa kolektiboan ere sartu zen. 2013. urtean, Erlea Maneros Zabala: Past Work erakusketa inauguratu zuen Los Angelesko Redling Fine Art galerian. Guggenheim Bilbao Museoan erakusketa aurkeztu zuen, Xabier Salaberria eta Iñaki Garmendiarekin batera. Horrez gain, 2012. urtean, Pilgrimages for a New Economy erakusketa aurkeztu zuen Chicagoko Unibertsitateko Reva and David Logan Center for Creative and Performing Arts zentroan. Halaber, Peregrinaciones para una nueva economía izeneko bi erakusketa aldi berean ikusgai izan ziren Madrilgo Maisterravalbuena galerian eta Bilboko CarrerasMúgica galerian. Erakusketa kolektiboetan ere ikusgai izan ziren bere lanak, besteak beste, Donostiako Cristina Enea Fundazioan eta Gdanskeko (Polonia) Wyspa Institute of Art zentroan. 2011n bakarkako erakusketak inauguratu zituen Los Angelesko REDCAT galerian, Mexiko Hiriko Museo Experimental El Eco museoan eta Bergeneko Stiftelsen 3,14 fundazio norvegiarrean. Gainera, 2010. urtean “Manifesta 8: Región de Murcia en diálogo con el Norte de África, Murcia y Cartagena” bienalean ikusgai egon zen bere obra.
Zenbait erakusketa kolektibotan parte hartu zuen: Antes que todo, Centro de Arte Dos de Mayo (CA2M) zentroan, Madrilen; Picture Industry (Goodbye to All That), Regen Projects galerian, Los Angelesen; eta Immaterial, Ballroom Marfa zentro artistikoan, Marfan, Texasen. 2009an, After the Final Simplification of Ruins taldeko erakusketan parte hartu zuen Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturgunean. Eta artistaren bakarkako erakusketa bat ikusgai egon zen Bilboko Carreras Múgica galerian. 2008an egonaldi-beka bat lortu zuen Platform Garanti Contemporary Art Centerrean, Istanbulen. Hainbat lekutan aurkeztu ziren bere bakarkako erakusketak: Hanburgeko Seamen’s Art Clubean, Los Angelesko Fellows of Contemporary Art zentro artistikoan eta Los Angelesko Redling Fine Art galerian. Horrez gain, 2007an bi bakarkako erakusketa inauguratu zituen: Erlea Maneros Zabala: Exhumation, San Frantziskoko Queen’s Nails Annex galerian eta Erlea Maneros Zabala, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan. Bestetik, bera partaide zuen The Backroom ikerketa-proiektua Parisko Kadist Art Foundation galerian aurkeztu zen.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores