Bideo-jokoek lehen mailako garrantzi sozial eta kulturala hartu dute gizarte garaikideetan. Ez da soilik hazten ari den industria bat: gizarte-ehunaren bazter guztietara iristen hasi den fenomenoa ere bada. Ildo horretan, bideo-jokoen berezko mugetatik haratago doazen esparruetan aurki daiteke bideo-jokoaren kultura gure gizarteko ia arlo guztietan eragiten ari delako behin betiko froga. Gizartea bideo-ludifikatzeko prozesu batez ari gara; izan ere, bideo-jokoen mekanika, lengoaia, estetika, interfaze, logika, esanahi eta praktikek gure eguneroko bizitzako hainbat esparru kolonizatzen dituzte. Horrela, prozesu bideo-ludifikatzaileak ikus daitezke esparru oso ezberdinetan, hala nola, ekonomian, lan-arloan, aisian, politikan, hezkuntzan, osasungintzan, harreman sozial eta pertsonaletan, identitateen eraikuntzan eta kontsumoan. Bideo-jokoa gailu edo mihiztatze soziotekniko gisa hartuta, hau da, diskurtso, praktika, jakintza, arrazionaltasun, teknologia eta espazioen sare baten artikulazio gisa hartuta, mintegi honek bideo-jokoak gizartean, kulturan, politikan eta artean duen garrantziari heldu nahi dio, gero eta errealitate bideo-ludifikatuagoan. Mintegia egituratzen duen ardatz nagusia gizartearen bideo-ludifikazioaren ideia da, eta posible dela gizarte garaikideari eragiten dioten funtsezko gaietara hurbiltzea bideo-jokoaren alderdi guztietatik (narratiboa, ludikoa, soziala, etikoa, politikoa, teknologikoa, kulturala eta artistikoa). Mintegira gonbidatutako hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: gamifikazioa eta subjektibotasunaren sorrera; arrazionaltasun politiko neoliberalen nagusitasuna; ludikotasunaren, artearen eta kapitalismoaren arteko harremana; genero-ikuspegia eta ikuspegi feminista; eta kultura-dinamiken bideo-ludifikazioa.
EGITARAUA (Egitarau osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da)
Asteazkena, apirilak 28
17:30-17:45. DANIEL MURIEL Mintegiaren aurkezpena PRESENTZIALA (ES)
17:45-19:00 ALFIE BOWN Sexbots and Smart Condoms: Ludified Love in Digital Society ONLINE (EN>ES)
Osteguna, apirilak 29
17:30-18:45. MERCÉ OLIVA Seguir las reglas: imaginarios laborales, ludificación y medios ONLINE (ES)
Ostirala, apirilak 30
19:00-20:15 EURÍDICE CABAÑES Gobernantza ludikoa ONLINE (ES)
20:20-20:30. Mintegiaren amaiera. Mintegiaren amaiera laburra, mintegitik atera daitezkeen ondorio nagusiak laburbilduko dira.PRESENTZIALA (ES)
Bideo-jokoek lehen mailako garrantzi sozial eta kulturala hartu dute gizarte garaikideetan. Mintegira gonbidatutako hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: gamifikazioa eta subjektibotasunaren sorrera edota arrazionaltasun politiko neoliberalen nagusitasuna.