Imagen
Imagen
Descripcion
Tecnocampuseko (Pompeu Fabra Unibertsitatea) irakaslea eta ikertzailea da, eta Bideo-jokoen Diseinua eta Ekoizpena eta Ikus-entzunezko Hedabideak graduetan irakasten du. Libertad dirigida: Una gramática del análisis y diseño de videojuegos (Shangrila, 2016) eta Cine Ludens: 50 diálogos entre el juego y el cine (Editorial UOC, 2019) lanen egilea da, bai eta Pensar el juego. 25 caminos para los game studies (Shangrila, 2020) lanaren argitaratzailea ere. Game studies delakoei buruzko gaztelaniako Ludografías bilduma zuzentzen du, Shangrila argitaletxean. Kopenhageko IT University, RoskildeUnibertsitatea eta Centre of Excellence in Game Culture Studies bisitatu ditu, Tamperen. Historia eta bideo-jokoaren industria eta Gidoi interaktiboa irakasgaiak ematen ditu, besteak beste, eta, aurretik, Animazio Zinema edo Publizitate Digital eta Interaktiboko irakaslea izan da. Bere ikerketa-interes nagusiak jokalariaren askatasuna, slow games eta bideo-jokoetako zena, gêmu-a edo japoniar bideo-jokoa eta babesa dira.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Irakaslea eta ikertzailea
Tipo
Invitados