19:00 Aurkezpena: Mirari Echávarri
20:00 Proiekzioa
Eskuekin eginiko koreografia bat; esku batek ura ukitzen du doi-doi, uretan murgiltzen da; eskuineko eskuko hatzek zehatz egiten dituzte mugimendu zehatzezinak; ezkerreko eskua uzkurtu eta astintzen da; bi eskuetako hatzek idazteko makina batean tekleatzen dute, liburu baten orriak pasatzen dituzte; esku batzuek beraien irudia ukitzen dute, beste batzuek hitz egiten dute; gorputz femeninoaren esku metonimikoak, kameraren aurrean eta atzean.
70. hamarkadatik, zinema feministaren teoriak esfortzu handia jarri du emakume ikusleak bizi duen “zatitutako subjektibitatea” ikusarazteko. Male gaze edo begirada maskulinoa deitu zaionaren subjektua eta objektua baita aldi berean. Zatiketa hau gorpuztu duten diziplina eta hamarkada anitzeko sortzaileek beraien gorputzen zakiteka eureganatzen duten zatiek nortasuna izan dezaten lortuz. Zatitutako gorputzak begirada zinematografikoa egituratzea lortu du eta etxekotu eta objektu pasibo izatera behartu nahi duen diskurtso hegemonikoa haustea.
Zinegintza horrek, aurpegirik eta begiradarik gabeak, ikusteko gonbita egiten digu kontuan hartuta, Luce Irigaray filosofoak dioen moduan, ukimenik gabe begirada ez da posible; eta nola, begiratu-nola-ukitu horretan, norbera kutsatzeko arriskuan dagoen.
Eskuekin eginiko koreografia bat; esku batek ura ukitzen du doi-doi, uretan murgiltzen da; eskuineko eskuko hatzek zehatz egiten dituzte mugimendu zehatzezinak; ezkerreko eskua uzkurtu eta astintzen da.