Espartzuarekin eta material birziklatuekin ehuntzeko esperimentazio-tailer honek lau saio izango ditu. Saio horietan, parte-hartzaileek “espartzua” izeneko landare-zuntza txirikordatzeko oinarriak eta material horrek izan ditzakeen erabilerak ikasiko dituzte. Hala, material berriekin esperimentatuko dute eta denen artean prototipo bat diseinatu eta sortuko dute.
Lehenengo bi saioetan espartzua txirikordatzeko zenbait teknika tradizional ezagutuko ditugu, ohikoak ez diren beste material batzuekin esperimentatuko dugu –denak gure gertu-gertukoak–, eta txirikordak erabiltzen, koloreztatzen, josten eta egiturei forma ematen ikasiko dugu. Gero, oinarriak menperatzen ditugunean, prototipo bat edo gehiago diseinatuko ditugu, eta azken bi saioetan horiek gauzatuko ditugu.
Espartzua estepa iberikoen bereizgarri diren bi landaretatik ateratzen den zuntza da: Stipa tenacissima eta Lygeum spartum, Zuntza duela 30.000 urtetik erabiltzen da gutxienez. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, nekazaritzako lanak mekanizatu zirenean eta material plastikoak merkaturatu zirenean, espartzua alde batera utzi zen. Guk berreskuratu egin nahi dugu, aplikazio mordoa izan ditzakeelako eta ezaugarri naturalak dituelako.
Espartzuarekin eta material birziklatuekin ehuntzeko esperimentazio-tailer honek lau saio izango ditu. Saio horietan, parte-hartzaileek “espartzua” izeneko landare-zuntza txirikordatzeko oinarriak eta material horrek izan ditzakeen erabilerak ikasiko dituzte.