Nightcleaners, Berwick Street Collective, 1975, Erresuma Batua, 90’, JBA. DCP
«Badira hemen lanean ia 20 urte daramaten emakumeak. Baina ez gaituzte ikusten. Ez gaituzte inoiz ikusten». Horrela mintzatzen zaio kamerari Nightcleaners filmeko protagonista garbitzaile bat. Film honek -zinema kolektibo feministaren ezinbesteko erreferentea bera- Londreseko bulego garbitzaile talde batek sindikatzeko egindako ahaleginak deskribatzen ditu. Zenbait estrategia zinematografikoren bidez, Berwick Street Collectiveko kideek galdekatzen dituzte langileen, ugazaben eta sindikatuen arteko tentsioak. Baina, batez ere, gure begirada behartzen dute: harik eta emakumeen lanaren esplotazioa eta prekarizatzea ikusgai egin arte.
*Elena Orozen aurkezpena proiekzioaren aurretik izango da. 20'
**Programa hau DSS2016EU eta Tabakalerak antolatutako ikerketa egonaldiaren baitan antolatu da.
«Badira hemen lanean ia 20 urte daramaten emakumeak. Baina ez gaituzte ikusten. Ez gaituzte inoiz ikusten».