Imagen
Imagen
Descripcion

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE), 2016an eratu berria da eta bere helburua euskarazko Wikipedia sustatzea eta garatzen laguntzea da. Wikipedirekin bat eginik, kultur eta ezagutza unibertsala, mendeetan zehar gizakiak pilatu duen ezagutza zientifikoak, ez luke gutxiengo baten ondare esklusiboa izan beharko. Jakintza unibertsala edonoren eskura egon zedin, 2001ean Wikipedia sortu zen, entziklopedia digitala, irekia, askea eta doakoa. 2003an agertu zen euskarazko bertsioa, kultura unibertsala euskaldunen eskura jartzeko asmoz. Ibilbide luzea egin da ordutik eta mugarri garrantzitsu batzuk jarri. Euskarazko Wikipedia eta inguruko proiektuak sustatzeko, ezagutarazteko eta hobetzeko konpromisoa hartu duen lankide talde batek sortu du elkarte berri hau. Horretarako, hainbat jarduera, ikastaro, lantegi, edizio maratoiak… antolatzen dituzte.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Euskarazko Wikipedia sustatu zuen elkartea
Tipo
Invitados