Euskal Wikipedia elikatzeko ekimenak oso egokiak dira unibertsitateko ikasleek zeharkako gaitasun zenbaitetan trebatzeko: komunikazioan, gizarte konpromisoan, baita informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitalean ere. Azken batean, Wikipediako artikulu bat lantzean, idaztean eta editatzean, honako gaitasun hauek bereganatzen dituzte parte-hartzaileek:
-Erregistro espezializatuetan trebatzea -- Komunikazioa
-Interneteko baliabideak eta komunikazio digitala -- Informazioaren Kudeaketa eta Herritartasun Digitala
-Euskararen garapenean ekarpena egitearen kontzientzia sustatzea -- Gizarte konpromisoa
-Genero-ikuspegia zehar-lerrotzat hartzea -- Gizarte konpromisoa
Egitaraua
10:00 Ongi etorria eta ikastaroaren aurkezpena, UEU, EHKS, EWKE eta Tabakalera
10:05 - 11:30 Wikipedia eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa: lau ainguratze
-Wikipedia, testu entziklopedikoen biltegia, Ines Garcia Azkoaga, UPV/EHUko irakasleta, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Erregistro akademikoen garapenerako eragile aktibo izateko zenbait oinarri, Igone Zabala Unzalu, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Gaitasun digitalak eta Interneteko baliabideak, Itziar Gonzalez-Dios, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
-Wikipedia elikatzeko manerak: gogoetak genero-ikuspegitik, Iratxe Retolaza Gutierrez, Emagin elkarteko kidea eta UEUko kidea
11:30 - 12:00 Atsedenaldia
12:00 - 14:00 Nabigazio-orriak: garapen lexiko-diskurtsiboa eta kontsulta-tresnak
Goizeko tailerrean Wikipediako artikulu bat editatzean kontuan hartu beharreko alderdi lexiko-diskurtsiboak bereganatzeko jarduera praktikoak egingo dira (kontsulta-tresnak erabiltzeko moduez zein bideez gogoeta egitearekin batera)
14:00 - 15:00 Bazkaltzeko tartea
15:00 - 17:00 Arratsaldeko lantegiak
-Wikipedia editatzen
-Wikipedian artikuluak osatzen hizkuntza-aholkulariaren laguntzarekin
*UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin, EWKE Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin eta UPV/EHUren Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailarekin elkarlanean
*Izenemateak hemen
Wikipedia-Wikimedia inguruko tresnak eta teknikak ezagutzeko eta praktikatzeko ikastaroa.