Begi Gaiztoa. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketa gonbidatu bereziek aurkeztutako hiru proiekzioz osatutako zinema ziklo batek lagunduko du.
Hortaz, optikaren eta balistikaren historiaren garapen paraleloari buruzko hausnarketa zinema aretoan sartuko da, bategite horrek gerra garaikideen izaeran izandako eraginean sakontzeko, eta logika horiei aurre eginez beste narratiba batzuk eta bestelako irudiak sortzea bilatzen duten praktikak balioetsiko ditu.
Mikel Otxoteko eta Miranda Pennell artistek eta Ibon Salaberria eta Ula Iruretagoiena arkitektoek Harun Farocki, Hasan Özgür Top, Forensic architecture eta Miranda Pennell beraren filmak aurkeztuko dituzte, eta zinemara zabalduko dute proposatutako gogoeta. Erakustaldia erakusketa aretoan egongo da ikusgai.
PROIEKZIOAK
Otsailak 4 - 19:00 - Zinea
Aurkezpena: Mikel Otxoteko (ES)
Images of world and the inscription of war, Harun Farocki, Alemania, 1989, 75’
The fall of a hero, Hasan Özgür Top, Turkia, 2020, 15’
Martxoak 16 - 19:00 - Zinea
Aurkezpena: Miranda Pennell (ENG-ES)
Why Colonel Bunny Was Killed, Miranda Pennell, Erresuma Batua, 2010, 28’
Strange Object, Miranda Pennell, Erresuma Batua, 2020, 15’
Trouble (work in progress), Miranda Pennell, Erresuma Batua, 2023, 30’
Apirilak 13 - 19:00 - Zinea
Aurkezpena: Ibon Salaberria eta Ula Iruretagoiena (EUS)
Triple chaser, Forensic architecture, Erresuma Batua, 2019, 10’
Shipwreck at the Threshold of Europe, Lesvos, Aegean Sea, 28 October 2015,
Forensic architecture, Erresuma Batua, 2020, 23’