Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Alderdi birtuala munduaren irekiduretan barrena sartu da eremu pribatuaren txoko barrenekoetaraino, gorputzera iritsi arte. Mundua bere baitan tolesten da, bere buruari begiratzen dio, bere burua imitatzen du, ase arte erreproduzitzen da, eta ez du ezagutzen bere burua. Gorputz fisikoaren eta gorputz birtualaren arteko topaketen erritual eta sintomak islatu nahi ditu film laburren saio honek. Identitatea lausotu egiten da munduaren sakontasuna hautemateko ezintasunaren aurrean. Zinema simulazioaren ikuskizunaren konplizea da. Teknologiaz arduratzen da eta alderdi gizatiarraren hauskortasunari buruzko galderak egiten dizkio bere buruari, mundu materialaren eta digitalaren artean balantzaka baitabil.

One thousand and one attempts to be an ocean (Yuyan Wang, 2021)

Wang Yuyan zinemagilearen film laburra Internet sarearen itsaso kaotikoan murgiltzen da, giza esperientziaren izaera zatikatua aurkitu nahian. Irudi-multzo baten eta musika minimalistaren bidez, ikuslea zurrunbiloan sartzen da, murgiltze-errepikapen batean, zeinak limurtu eta zirkuituan buru-belarri sartzera gonbidatzen baitu, baina ezinezkoa egiten zaio halako informazio-kantitatea barneratzea. Neka-neka eginda, etsi eta azalekoaren mende flotatu baino ezin du egin.

Fest (Nikita Diakur, 2018)

Ravea. Animazio berariaz grotesko eta oinarrizkoa, desfasea, foodtrucka eta akats digitalak.

Les Dieux du Supermarché (Alberto Gonzáles Morales, 2022)

#bodypositive-aren kontzeptuak obsesionatzen duen mundu batean, film labur hau gizon perfektuaren gorputzarekin obsesionatzen da. Interneteko fitxategietan zehar nabigatzen dugu, umorez, frustrazioz eta irrikaz, lortu ezinezko fantasia hori eskuratu nahian, hegemonia fisikoarekiko dugun obsesio kulturala zalantzan jartzeko.

The very eye of night (Maya Deren, 1958)

Gau ilunean, ametsezko munduan ikusten ditugu dantzari batzuk Lurraren gainazaletik askatzen, espaziorantz nabigatzen, grabitatearekin hausten eta beren gorputzen dimentsiotik harago joaten.

Careless Reef Part 4: Marsa Abu Galawa (Gerald Holthuis, 2004 ) 

Arrezifeko fauna eta flora, forma zorrotz eta kolore karrankariak, frenetikoki bata bestearen gainetik gailentzen Abdel Basset Hammouda egiptoarraren musikaren erritmoan. Amets elektriko bat, ozeanoko baretasun eta estutasuna elkartzen dituena.

Black and White Trypps Number Three (Ben Russell, 2007) 

Rock-estasiak eragindako sukarrean pilatua, ikuskizuneko argi-distiren laburtasunak bakarrik agerian uzten duen trantze kolektiboan sartzen da publikoa. Gazte-eldarnioak gorputzak elkartzearen esperientzia hartzen du erdigunetzat espazioa komunitatean gainditzeko.

Performance qbonito colectivo taldearen eskutik

Saioa amaitzeko, qbonito colectivo dantza-kolektiboak dantza-pieza bat eskainiko du proiekzio-eremuan; gorputza gaindituz zirkulartasunaren kontzeptua arakatzea dute helburu, eta pantaila zeharkatzen duen gorputz fisiko bezain digital horretara itzuliko dira dantzari ekiteko.

 

 

Descripción Corta

Gorputz fisikoaren eta gorputz birtualaren arteko topaketen erritual eta sintomak islatu nahi ditu film laburren saio honek.

Idiomas Subtitulos
Tipo de actividad
ID GESCOL
05BD009E-8470-48B5-AE23-C2ED5135749A
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Completo
Lugar
Tipo de Acceso
Gratuito
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
20:00
Hora Fin
21:00
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
URL TICKETING
https://sarrerak.tabakalera.eus/exorbita-2023ap
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
Si
Imagen Listado Cartelera
Imagen
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Datos GESCOL
idReserva: 05BD009E-8470-48B5-AE23-C2ED5135749A
Reserva: exOrbita proiekzioa 4 + perfoa
FechaInicio: 2023-04-21
FechaFin: 2023-04-21
FechaAlta: 2023-03-17
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Canal: exÓrbita
Entrada: Gonbidapena
EntradaES: Invitación
FECHAS:
idReserva: 05BD009E-8470-48B5-AE23-C2ED5135749A
Fecha: 2023-04-21
HoraInicio: 20:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: exÓrbita proiekzioa 4 + perfoa
Sala: SALA Z
SalaES: Sala Z
SalaEU: Z aretoa
Ocupacion: Performancea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea
FechaFin: 2023-04-21
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Empresas Organizadora
En Home
Si
Abrir en ventana nueva
Si
Lista precios
Tipo Precio
Precio
0.00