Texto Destacado

Ikuskizuna baino entzunkizuna dela esango genuke Ezbaikaria. Arrazoia eta gogo-bizia (arrazoiketa) aurrez aurre ipini nahi dituen eztabaida eta kritikarako lekua. 

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Mintegi hau Tabakaleratik bultzaturiko Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean egin zen. Mostra honek Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantautorearen Lekeitioak lana zuen oinarri, eta lan esparru ezberdinen gurutzaketa proposatzen zuen, komunikazio-inkomunikazio binomiotik abiatuta.


JARDUERAK

18.00 Irakurketa: Olatz Otalora. Interpretazioaren kontra (EU)

Esaten du ene hiztegi batek desolamenu hitza latinezko "Desolatio" hartatik datorrela, jenitiboz "desolationis". Dio baita ere mila seirehun eta hamabigarren urtean sortu eta idatzi zela lehengo aldiz antzerra txuri baten lumaz; bere hiru esanahiak direla "bakardade, ruina,  ondamen..." Baino ordea ez dio ezer kaletik doan jendearen bihotzetaz, zutaz eta nitaz, gartzela edo koarteletako patioaz. Ohiko lekuari buruzko galderek – gehienetan – leku komun baten antza hartzeko joera dute. Hitzaldi honetan, interpretazioaren eta artearen komunikagarritasunaren inguruan  egindako hausnarketa bat partekatuko dugu, audio-lan batzuen entzunaldiak lagunduta.


19.00 Hitzaldia: Esther Leslie. Antifascist Experiment and the Gesture of Language (EN) ( Online)

Hizkuntza ezin da keinutik bereizi. Samuel Beckettek polemika sortzen du horren inguruan, Vico aztertuz, James Joyceren defentsan: “kexaka ari zara hau ingelesez idatzita ez dagoelako. Ez, ez dago. Ez dago irakurtzeko, edo, hobeto esanda, ez irakurtzeko soilik. Behatzeko eta entzuteko dago. Bere lana ez da zerbaiti buruzkoa; berez da zerbait.” Joycek, mundu-mailako krisi batetik abiatuta (gerra, keinuen mekanizazioa, hiltzeko sakatzen diren katuak), etsaietara, lubakietara eta mugetara mugatutako hizkuntza potentzialaren nazioarteko nahasketa bat idatzi zuen. Walter Benjaminek gerra horretan hitzari eta narratibari gertatutakoaz hausnartu zuen. Nola izan daiteke hizkuntza keinu faxistaren aurkako antidotoa, zauria irekita mantentzen duen Heilaren aurkakoa? Zer keinu dira egokiak guretzat zentzu bat izan dezaten eta zer gogorarazten dute erritmiko bihurtzen direnean (izan ere, hemen errepikapena edo ohitura funtsezkoak dira)?


20.00 Kontzertua: Jon Mantzisidor, Fernando Ulzion y Dani Parkinson. Round Midnight 

Laboaren kontzertuetan beti zegoen tarte bat, non bere musikari laguntzaileek jazz standard bat jotzen zuten. Laboa oholtzan geratzen zen geldirik musika entzuten. Pieza hau normalean "Round Midnight" izaten zen, Thelonius Monkek 1940an konposatua eta jazzaren historiako standardik zagunenetarikoa bihurtuko zena. Tabakaleran aurkeztuko den emanaldi honek bi egile hauek, Monk eta Laboak zuten musika originaltasunaz gain beren presentzia eszenikoa ere kontutan hartu nahi luke, hau da, beren performatibitatea. Hala nola, musika emanaldi bat ikustea eta entzutearen arteko  dikotomian hausnartu.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Proiektua