Imagen
Imagen
Descripcion

 

1973an Zumaian (Gipuzkoa) jaioa, EHUko Arte Ederren Fakultatean lizentziatua da. Gaur egun Bilbon bizi da. Batez ere hiru esparrutan egin izan du lan: komikigintza, ikusizko artea eta musika-performancean. Komikigintzan prensa idatziko aldizkari eta egunkarietan 15 urtez kolaboratu ondoren azken urteetan utzia du lan hau eta nolabait testu idatzietan topatu du jarraipena. Gainontzeko disziplinetan aldiz, lanean dihardu; ikusizko arteen esparruan hasierako objektu eta instalazioak lantzetik azken aldian argazkigintzak hartu du lehentasuna. Musikari dagokionez Karidadeko Benta, Gora Japon, edo inprobisazio askea lantze duten ad hoc taldeetan ibili ondoren gaurregun Urretabizkaia Txarangako partaide da. Horrez gain, Jon Mantxi izenez musikari bakarlari moduan eginiko bidean inprobisazio eta keinuak garrantzia hartu dute, sarri performance gisa ulertzen denera hurbilduz.

Bere artelan eta kontzertuak honako lekuetan ikusi eta entzun izan dira: Arriaga Antzokia Bilbo (2020), Galería Aire, Bilbao (2019), Espacio Cruce, Madrid (2018), La Canibal, Barcelona (2017), Ecuries de Baroja, Anglet , Francia (2017), Festival de Cine de Málaga (2015), Anciens Abbatories, Billere, Francia (2009), Museo Guggenheim Bilbao (2007), Platform Garanti Art Center, Istambul (2006), Frontera Corozal, Mexico (2006), Montehermoso, Gasteiz (2005), Galleria Paolo Boselli, Bruselas (2003).

 

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores