Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena.
Rainer Werner Fassbinderrek bizkor bizi eta filmatu zuen. Jean-Luc Godardentzat, Indartsuenaren legearen (1975) zuzendariari miresmen handiena zien zinegileetako bat zela kontuan hartuta, Fassbinderrek berak bakarrik egin zuen Alemaniako Zinema Berrian funtsezkoa. Gehiegi esatea beharbada, zeren eta hirurogeita hamarreko urteetan Wim Wendersek eta Werner Herzogek ere garrantzizko ekarpena egin baitzioten Alemaniako zinemagintza berritzaile baten sorkuntzari. Hala eta guztiz ere, Fassbinderrek bere filmografia eraikitzean erakutsitako amorrazioak eta irmotasunak ez dute parerik Europako zineman. Hogeita hemeretzi pelikula egin zituen 1969 eta 1982 bitartean, gehi bi film labur aurretik 1966an. Bi telesail ere zuzendu zituen eta haietako bat, “Berlin Alexanderplatz” (1980), Europako fikzio katodikoaren erreferente bat da gaur egun.
Fassbinderren estiloa zuzena eta berehalakoa da, soila zenbaitetan, eta gero eta eszeptikoagoa; bere antzerki konpainiatik sortutako antzezle talde egonkor batekin lan egin izan zuen beti; diskurtso garratz bat garatu zuen bere obran klase arteko desberdintasunei, Estatu terrorismoari, identitate sexualari eta otzantasunean eta mendekotasunean oinarritutako amodiozko harremanei buruz, eta trilogia bat ere eskaini zion gerraosteko Alemaniari. Petra von Kanten malko saminak (1972), Denok deitzen gara Ali (1974), Ama Küstersen zorionerako bidaia (1975), Maria Braunen ezkontza (1978) eta Lola (1981) filmek, ezagunenetakoen artean, estilo erostezin bat, arau sozialen eta zinearen konbentzioen aurkako deskarga haserre bat zehazten dute.
Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere. Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk eta bere eraginpean sortuak beste zenbait. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.
PROGRAMA
Urriak 2, 19:00 El matrimonio de Maria Braun
Urriak 9, 19:00 El vagabundo El pequeño caos + El amor es más frío que la muerte
Urriak 16, 19:00 Los dioses de la peste
Urriak 18, 19:00 Hitzaldia: Fassbinder en el contexto del Nuevo Cine Alemán (Violeta Kovacsics) | 20:00 Une jeunesse allemande
Urriak 23, 19:00 Katzelmacher
Urriak 30, 19:00 ¿Por qué le dio un ataque de locura al señor R.?
Azaroak 3, 19:00 ¿Qué he hecho yo para merecer esto?
Azaroak 6, 19:00 Rio das Mortes
Azaroak 13, 19:00 Kafetegia
Azaroak 20, 19:00 Whity
Azaroak 27, 19:00 El viaje a Niklashausen
Abenduak 4, 19:00 El soldado americano
Abenduak 11, 19:00 Cubalibre + Atención a esa prostituta tan querida
Abenduak 15, 19:00 Vivre sa vie
Abenduak 18, 19:00 Zulatzaileak Ingolstadten
Abenduak 25, 19:00 El mercader de las cuatro estaciones
Abenduak 27, 19:00 Barbara
Urtarrilak 1, 19:00 Mala noche
Urtarrilak 2, 19:00 Edward II
Urtarrilak 3,19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 1 – 103 min) (1 entrada)
Urtarrilak 4, 19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 2-3 – 194 min) (1 entrada)
Urtarrilak 5, 19:00 “Ocho horas no hacen un día” (pas / cap: 4-5 – 181 min) (1 entrada)
Urtarrilak 8, 19:00 Las amargas lágrimas de Petra von Kant
Urtarrilak 15, 19:00 Askatasuna Bremenen
Urtarrilak 22, 19:00 Fassbinder – Lieben ohne zu fordern
Urtarrilak 2, 19:00 El mundo conectado
Urtarrilak 29, 19:00 Nora Helmer
Otsailak 5, 19:00 Martha
Otsailak 12, 19:00 Un chant d'amour + Txori bat alanbrean bezala
Otsailak 19, 19:00 Todos nos llamamos Ali
Otsailak 21, 19:00 All That Heaven Allows
Otsailak 22, 19:00 Far from Heaven
Martxoak 4, 19:00 Effi Briest
Martxoak 11, 19:00 La ley del más fuerte
Ekainak 17, 19:00 Beldurrari beldurra
Uztailak 1, 19:00 Viaje a la felicidad de mamá Küsters
Uztailak 8, 19:00 Mutter Krausen’s Fahrt ins Glück
Abuztuak 8, 19:00 Solo quiero que me améis
Abuztuak 19, 19:00 El asado de Satán
Irailak 2, 19:00 Txinatar erruleta