Telebista ikuslearen jarrera pasibotik urrun kokatzen da gaur egungo ikus-entzunezko kontsumitzailearen profila.
Telebista ikuslearen jarrera pasibotik urrun kokatzen da gaur egungo ikus-entzunezko kontsumitzailearen profila. Jendeak gero eta gehiago jotzen du Youtube, Netflix edota HBO bezalako plataformetara. Ikus-entzuleak ikustera doana aukeratu nahi du. Eta ikusi eta entzungo duen abesti, bideoklip edota musikala aukeratzetik haratago joan nahi du geure proiektuak: Esplorazio hiperfikzio tekniketan oinarrituriko lehen bideoklip interaktiboa sortu nahi dugu. Bezeroa ikus-entzule baino, erabat partaide izatea proposatzen dugu. Askeago garen garai hauetan, zalantzan jarri nahi dugu hau hala den ala ez. Gaur egun zaila da geure erabakiak benetan geureak diren jakitea. Tendentziek, normek eta algoritmoek geure mundua itxi eta txikitzen dute.