Imagen
Imagen
Descripcion


Arbizun jaiotako musikari, konpositore eta ekoizlea da. Hamarkada bat baino gehiago darama errepidean eta estudioan.

Bost urte zituela musika ikasten hasi eta 8 urterekin tronboijole gisa trebatzeari ekin zion. Taula gainera 13 urterekin igo zen lehen aldiz. Hainbat proiektutan parte hartu eta gero, 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen. Proiektu horrekin  500 kontzertu baino gehiago eskaini zituen estatu osoan, Suitza, Alemania, Txile, Argentina, Uruguai, Peru, Turkia eta Sahara bezalako herrialdetan. Gaur egun hainbat proiektu berritan dihardu lanean buru-belarri.

Lehen abestiak 2007an idatzi zituen eta hauek estudio profesionaletan grabatzean, ekoizpen musikalean murgiltzen hasi zen. Estudioko 6 disko eta gero, ikus-entzunezko hainbat proiektu gauzatu ditu. 2016an ekoizpenaren munduan murgiltzen da definitiboki eta ordutik hasita “Bother”, “El Muerto Vivo” eta “Baloreak”  diskoetan konpontzaile eta ekoizle gisa aritu da. Une honetan, 2019an argitaratuko diren beste hiru diskoen ekoizpenean dihardu lanean eta dokumental berri baten soinu banda konposatzen, grabatzen eta ekoizten ari da.

2017an Londresera jo zuen ‘Masters in Songwriting’ egiteko Erresuma Batuko profesionalik garrantzitsuenekin, ICMP-n (Institute of Contemporary Music and Performance). Egun Nafarroa eta Erresuma Batua artean bizi da abestigintza, artea eta ekoizpenean murgildurik.

Duela hilabete bat Zetak izeneko diziplina-anitzeko proiektua aurkeztu zuen eta hori da une honetan bere proiektu nagusia eta bere lehentasuna.

Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Musikaria, konpositorea eta ekoizlea
Tipo
Artistas y Creadores
2deo