Feministaldia 2006 urteaz geroztik abenduan egiten den jaialdia da. Kultura feministaren jaialdia da, esanahiak aldatzeko, formak eta funtsak zalantzan jartzeko eta istorio berriak kontatzeko lan egiten duten emakume sortzaile eta aktibista guztiak ikusarazteko.
Hasiera batean Donostiako Arteleku espazioan ospatu zen eta, 2015etik aurrera, Tabakaleran eta Kontadoresen egiten da.
Plazandreokek antolatuta, Emakunderen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Tabakaleraren laguntza du.
Feministaldiak adierazpen feministarako askatasun-eremuak bultzatzen ditu, eta hainbat joera eta diziplinatako emakume artista, feminista eta ekintzaileen topaguneak errazten ditu. Kultura feministatik gertu dauden eta planteamendu hegemonikoak zalantzan jartzen dituzten emakumeentzako topaleku eta sorkuntza-gune bat da.
Jaialdia hiru ildoren inguruan antolatzen da: dibulgazioa, praktika eta ludikoa; askotariko formatuekin: erakusketak, hitzaldiak, eztabaidak, tailerrak, kontzertuak, dokumentalak, antzerkia, performancea.