Subtitulo
Elikatu burmuina!
Texto Destacado

Lehen edizio honetan Roca Recicla proiektua ezagutzeko aukera izango dugu.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Food For Thought-en lehenengo edizioa dakarkigu aurten Food Hack Lab elkarteak.

 

 

Food Hack Lab, janariarekin erlazionatutako arlo guztietako teknikak ikertzea, garatzea eta hedatzea helburu dituen elkartea da, Tabakalerako Medialaben egoitza duena.

 

 

Food For Thought (elikatu burmuina!) seriea antolatzen du elkarteak Tabakalerarekin lankidetzan,  janaria, teknologia, sormena eta praktika uztartzen dituen ekitaldietan datza. Mundu mailan interesgarriak diren gonbidatuen eskutik, beren proiektu zein ideiak zabaltzeko asmoa dauka Food For Thought serieak.

 

 

 

 

 

Lehenengo edizioan El Celler de Can Roca jatetxe ospetsuaren Roca Recicla proiektua izango dugu hizpide. Horretarako, La Masíako I+Gko arduraduna eta bere laguntzaileak izango ditugu bertan garatzen duten proiektua hitzaldi batean azaltzeko.

 

 

Aurrez aurre eta online jarraitu ahal izango den hitzaldi batean, bertako arduradunaren esperientzia pertsonala eta profesionala entzuteko aukera izango dugu. Goi mailako jatetxea da, eta bere ateetatik kanpo eragin positiboa duten ekimenak nola sustatu daitezkeen azalduko digute.

 

 

Bestalde, Roca Recicla bezalako proiektu bat bakoitzak praktikan jartzeko nola eskalatu daitekeen ikasiko dugu. Horretarako, upcycling (edo berrerabilpen) prozesuetako bi adituk erabiltzen dituzten tresnak eta teknikak erakutsiko dizkigute ostiralean egingo diren lantegietan.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua