Fordlandia Malaise, Susana de Sousa Dias, 2019, Portugal, 40’
Fordlandia Malaise Fordlandiaren memoria eta orainari buruzko pelikula da. 1928an Henry Fordek Amazonia oihanean sortu zuen industria-koloniaren inguruko lana. Forlandiaren helburua kautxoaren ekoizpenaren gainean britainiarrek zeukaten monopolioa hautsi eta Brasilen material hori produzitzea zen, ondoren AEBetan egiten ziren autoetan erabiltzeko. Egun, eraikinen arrastoek hamarkada bat baina gutxiago iraun zuen saiakera neokolonialista horren porrotaren neurria nabarmen erakusten dute.
Forlandia denboran geldirik dagoen espazioa da, XX eta XXI mendeen artean, utopia eta distopiaren artean, ikusgarritasun eta ikusezintasunaren artean: altzairuzko, beirazko eta manposteriazko eraikinak erabiltzen dira oraindik; aldiz, ez dago bertako indiarren arrastorik inon.
Fordlandia Malaise Fordlandiaren memoria eta orainari buruzko pelikula da. 1928an Henry Fordek Amazonia oihanean sortu zuen industria-koloniaren inguruko lana.