Subtitulo
On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketarekin elkarrizketak
Texto Destacado

Fatal error: Call to a member function getKey() on a non-object in /home/tabakalera/www/includes/database/query.inc on line 334

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

1960 eta 1970eko urteetan, zinegile marokoarrek eta aljeriarrek, deskolonizazio kulturala sustatzeko ahaleginez, forma estetiko berriak esperimentatuz eta beren narrazio zinematografiko baten bila, berehala hautemango dituzte beren ikuspegiak aurrez aurre kontrajarririk estatuen eta artean bizirik zirauten erakunde kolonialen ikuspegi ofizialarekin.

 

Hainbat eta hainbat film galarazi eta debekatu egingo dituzte, amaitu gabe utzi eta berriro muntatu. Eta zapuzturik geratuko dira etorkizun oparoa zuten karrerak. Farouk Beloufa eta Mohamed Zinet aljeriarrak, Ahmed Bouanani eta Mohamed Abouelouakar marokoarrak eta maila horretako zinegile gehiagok  ezin izan zuten film luze bat baino gehiago egin. Nolanahi ere, beren herrialdeetako modernitate zinematografikoaren sortzaile dira, eginahal bakar horiek direla medio.

 

 

Poloniako Lodzeko zinema-eskolan trebatutako Karim Idriss, Hamid Bensaïd eta beste hainbatek, ibilbide pertsonal nahasiak iza  zituzten eta film labur batzuk baino ez zituzten utzi, beren proiektu zinematografikoaren eta pentsamoldearen lekuko gisa, amaitu gabeko edo galdutako idazki eta proiektu batzuekin batera.

 

 

Independentziarekin egundoko itxaropena sortu zen, eta bazirudien bitarteko ugari bideratzen zela zinema nazional bat sortzeko; halere, borroka pertsonalak eta kolektiboak behar izan ziren, batzuetan zailak eta sarri askotan ahaztuak, itxaropen hura betetzeko, bai eta garai haietan agertu ziren proposamen formal abangoardistak sortzeko ere.

 

 

Gure egunotan, berriro ere azaleratu dira galarazitako etorkizuna zuten zinemagileon porrotak, ahaleginak, saiakuntzak eta ziurgabetasunak, maiz galdutzat ematen ziren filmak zaharberrituz eta berriro ere zirkulazioan ipiniz.

 

 

On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors erakusketaren irekierarekin elkarriztean Mostafa Derkaoui zinegile marokoarraren lehendabiziko lana izango dugu: De quelques évènements sans signification (Hutsaren hurrengo hainbat gertakari); 45 urte itzalpean egon ostean, berriro aurkitu eta zaharberritutako obra, alegia.

 

 

Madrassa collective

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa