Imagen
Imagen
Descripcion

Franco Berardi "Bifo" italiar filosofoa da. A/Traverso aldizkariaren sortzailea, baita Radio Alicerena ere. Radio Alice 1976. eta 1979. urteen bitartean langile eta ikasleen erdigune informatiboa bilakatu zen, Italiako 77ko martxoan gertatrutako ekintzen bozgoragailu nagusi izanik. Garai hartan, Guattari bertako langile zela, La Borde ospitalera joaten hasi zen, “eromenaren egituraketa kolektiboaren esperimentu” bezala definitu zuen horretan parte hartuz. 1985. urtean Topía zabaldu zuen. Artisten espazioa izateaz gain, toximano asko ere bildu zen hara, eta urteekin eskizoanalisi sozialaren lehenengo esperientzia praktiko bezala kontsideratu dute.
Azken hiru hamarkadetan, lan-munduaren eraldaketei, paisaia mediatikoari eta komuna denaren-erakundeak inteligentzia kolektiboaren eraketak planteiatzen dituen erronketara bideratu ditu bere hausnarketak. Gazteleraz, besteak beste, honako liburu hauek kaleratu ditu: La fábrica de la infelicidad (Traficantes de Sueños, Madril 2003); El sabio, el mercader y el guerrero (Acuarela & A, Madril, 2007); Generación Post Alfa. Patologías e imaginarios en el semiocapitalismo (Tinta limón, Buenos Aires, 2007); Félix. Narración del encuentro con el pensamiento de Guattari. Cartografía visionaria del tiempo que viene (Cactus, Buenos Aires, 2013). Gaur gaurkoz, Bolonian dihardu irakasle eta Loop eta Alfabeta2 aldizkarietan kolaboratzailea ere bada.
 
Cargo - Nota descriptiva
Italiar filosofo garaikidea, Radio Alice irrati libreen aitzindaria eta A/Traverso aldizkariaren sortzaile eta Boloniako Unibertsitatean irakasle.
Tipo
Invitados