Azken urteotan, datu-zentroak gero eta leku urrunagoetan eta muturrekoagoetan kokatzeko joera gero eta handiagoa ikusi dugu. Joera horrek galdera garrantzitsuak planteatzen ditu datuekin dugun harremanaren eta horien kontsumoak ingurumenean izan dezakeen eraginaren inguruan. Future Storage nazioarteko ikerketa artistikoko prozesu bat da, Marina Otero Verzierrek Claudia Paredesen laguntzarekin garatu duena.
Future Storage-ren testuinguruan, elkarlaneko produkzioko tailer bat egitea proposatzen dugu; bertan, erakusteko moduko piezaren zati bat diseinatu eta ekoizteko. Proiektuaren zati horrek zeregin nagusia izango du piezan; eta beharrezkoak dira horretarako elektronikari, negutegiei eta datu-zentroei buruzko ezagutzak, eta baita bermikonpostontziei buruzkoak ere.