Marina Otero Verzier arkitektoa, ikertzailea eta irakasle bisitaria da New Yorkeko Columbia University unibertsitateko Graduate School of Architecture, Planning and Preservation ikastetxean. 2023az geroztik, Otero Reina Sofía Arte Museo Nazionaleko Arkitektura eta Diseinuaren Aholkularitza Batzordeko kidea da. 2022an, Harvarden Wheelwright saria jaso zuen datu-biltegiratzearen etorkizunari buruzko proiektu batengatik. 2020 eta 2023 artean, Otero Design Academy Eindhoven ikastetxeko Gizarte Diseinuko Masterraren zuzendaria izen zen, eta, 2015 eta 2022 artean, ikerketa-zuzendaria izen zen Het Nieuwe Instituut zentroan, non lanari, erauzketari eta buru-osasunari buruzko ekimenak zuzendu zituen. Horren aurretik, Studio-X sare globalaren programazio-zuzendaria izan zen (Columbia GSAPP). Otero komisarioa izan da zenbait erakusketatan: 'Deseos Compulsivos: Sobre la Extracción de Litio y Montañas Rebeldes', Galería Municipal do Porto, 2023; 'Work, Body, Leisure', Herbehereetako pabiloia Veneziako Arkitektura Bienalean, 2018; eta 'After Belonging', Osloko Arkitektura Hirurtekoa, 2016. Lan hauetako editorea ere izan da: "Automated Landscapes" (2023), "Litio: Estados de Agotamiento" (2021), "A Matter of Data" (2021), "More-than-Human" (2020), "Architecture of Appropriation" (2019), "Work, Body, Leisure" (2018) eta "After Belonging" (2016), besteak beste. Oterok TU Delft, ETSA Madrid eta Columbia GSAPP ikastetxeetan ikasi du. 2016an, doktorea bihurtu zen ETSA Madrid ikastetxean.