Imagen
Imagen
Pie de imagen
Gabriel Chaile. Argazkia/Fotografía/Photo: Alex Krotkov (Kortesia/Cortesía/Courtesy: Meridiano)
Descripcion

Gabriel Chaile (1985, San Miguel de Tucumán, Argentina) Buenos Aires eta Lisboa artean bizi eta lan egiten du. Arte Ederrak ikasi zituen Tucumángo Unibertsitate Nazionalean. 2009an, YPF Fundazioaren beka bat jaso zuen eta horri esker parte hartu ahal izan zuen Torcuato Di Tella Unibertsitateko Artisten Programaren lehen edizioan. 2010ean, Ricardo Rojas zentro kulturaleko Lipac arte-programan parte hartzeko hautatu zuten. Hainbat egonaldi artistikotan izan da, esaterako Callao Monumental-ekoan (Peru) eta SENS eta URRAn (Buenos Aires). 2022an, Konex saria jaso zuen Suaren Arteak diziplinan. Aipamen bat jaso zuen Klemm sarian (2015) eta Itaú Cultural lehen sarirako (2010) izendatua izan zen.

Gabriel Chailek antropologiaren, erlijioaren eta artearen arloetan lan egiten du. Argentinako ipar-ekialdeko kultura indigenetan du jatorria bere lanak, eta bere kulturaren leinua berreraikitzea eta jarraitzea du helburu, berak «formaren genealogia» deitzen duen teoria garatuz. Bere burua «irudien komunikatzailetzat» du; testuinguruko behaketa-lanaren bidez aurkitzen dituen irudiak dira hauek eta, forma eta material indigenek, tartean buztinezko labeak edo eltze herrikoiak, denboran biziraun eta erresistentzia adierazten duten modua aztertzen du antropologo bisual gisa. Chailek adobea, lokatza eta metala bezalako elementu naturalekin lan egin ohi du, eta bere arbasoen eta bere komunitatearen kontakizunei atzera heldu eta biziberritzen dituzten istorioak ehuntzen ditu, bere praktikan janariaren eta eremu publikoen esanahi erritual eta komunitarioa integratuz.

2022an The Milk of Dreams Veneziako 59. bienalean parte hartu zuen, Cecilia Alemani komisario zuena. Bere obra, besteak beste, leku hauetan egon da ikusgai: BIENNALE GHERDËINA ∞ PERSONES PERSONS (Ortisei), Coimbrako Arte Garaikidearen Bienala (Coimbra), New Museumeko 5. Trienala (New York), Buenos Airesko Arte Modernoko Museoa (MAMBA), Art Basel Cities (Buenos Aires), San Pablo T zentro kulturala (Tucumán), Recoleta zentro kulturala (Buenos Aires), Arteen Fondo Nazionala (Buenos Aires), Tucumán espazioa (Buenos Aires), Borges zentro kulturala (Buenos Aires), Arte Garaikidearen Energia Museo Berria, La Ene (Buenos Aires), New Museum Triennal (New York) eta Fondation Thalie (Brusela). 2019an, Gabriel Chailek lehen erakusketa indibiduala izan zuen Europan, ChertLüdde galerian, Esta canción ya tuvo aplausos izenburuarekin.

2020an, Buenos Airesko Arte Modernoko Museoak (MAMBA) Gabriel Chaileren lehenengo katalogoa argitaratu zuen Patricia erakusketarekin, artistak azken urteetan ekoitzitako beste proiektu nabarmen batzuekin batera.

 

----

Gabriel Chaile-ren erretratua

Argazkia: Alex Krotkov. Kortesia: Meridiano.

Disciplina
Lista de creaciones
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores