Imagen
Imagen
Descripcion

Gabriel Molina Terriza Ikerbasque-ko irakaslea da Materialen Fisika Zentroko Nanofotonika kuantikoko laborategian. Donostiara iritsi aurretik, Gabrielek hamaika buelta eman ditu munduan barna, eta Sydneyn, Batzelonan, Vienan eta Singapurren lan egin du. Argi sorta baten eskain dezakeen informazio guztia ateratzen egiten du lan Gabrielek, bestela ikusteko oso zailak diren fenomeno fisikoak ikusi asmoz. Bere ezagutza askotariko diziplinatan aplikatu izan du, hala nola astronomia, nanofotonika eta informazio kuantikoa. 60 artikulu zientifikotik gora argitaratu ditu, horietako batzuk eragin handiko aldizkarietan, eta prentsa, irrati eta telebistan aipatu izan direnak. Bere ibilbide zientfikoan hainbat sari jaso izan ditu: Lise Meitner Fellowship, Marie Curie Fellowship, ICREA Jr, Ramon y Cajal, Future Fellowship eta Ikerbasque Professor. Esperimentuak egiteaz gain, Gabrieli duela 100 urte baino gehiago idatzitako liburuak irakurtzea, dantza egitea eta bere haurrekin jolastea gustatzen zaio.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Irakaslea
Tipo
Invitados