Imagen
Imagen
Descripcion


GAZTEZULOko zuzendaria eta film eta telesail kritikaria.  Zazpi urte baino gehiago daramatza Gaztea, ETB, Argia, Euskadi Irratia, Ttap edota Zinea.eus bezalako komunikabideetan eta bere bizitzako pasioa ikus-entzunezkoak direla esatea oso motz geratzea da. Ikus-entzunezkoen arloko eskarmentuan ere beste ertz batzuk ukitu ditu; epaimahaikide gisa adibidez, Topagunea: Euskal Herriko Rally Topaketaren finalean, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegian “Ubikamera: 8 orduz zinemagile” lehiaketan, Andoain laburrean (2016 eta 2020) edota  Arriolako X.film laburren lehiaketan  besteak beste. Donostian ospatzen den Crossover Telesailen Kultura jaialdian ere antolakuntza laguntzaile, moderatzaile eta parte hartzaile gisa aritu da.

Cargo - Nota descriptiva
Erredaktore eta zine eta telesail kritikaria
Tipo
Artistas y Creadores