Imagen
Imagen
Descripcion

Garikoitz 1994an hasi zen graffitiaren munduan murgiltzen, Donostian. Adierazpen forma honetan pinturaren hausnarketarako, garapenarako eta analisirako espazio bat aurkitu zuen, baita hiri espazioen mezua eta hirietako pertsonen eta adierazpen artistikoen arteko harremana eta oreka. Urte askotan eragile eta instituzio askorekin lan egin du, eta formato desberdinetako proiektuak sortu eta aurkeztu ditu, guztiak hiriko arteari lotuak. 

Gaur egun GKo galeria zuzentzen du, BEANTATUZ Hiri Arte jaialdia koordinatu eta orain gutxi DSS2016ren Festival Street tARTar proiektuaren zuzendaritzan kolaboratu du. TXORI·A izenez hiriko pintura bide bat du martxan, graffitia eta hiriko artearen aspektu errealarekin harremana zuzena mantenduz. 

Bestetik noizean behin kartelak egiten, irudiaren eta estetikaren  eta hauen mezuaren eta balioaren inguruan hausnartzen lan egiten du. Hauen artean STOP WAR Festibalaren edo Tolosako 48. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren kartelak. 

Diseinatzaile eta artistentzat serigrafia lanak burutzen ditu, kartel eta edizio mugatuak. Teknika honetan esku-lana eta teknika tradizionala mantentzen saiatzen da. Eta baita inprimaketa eta kopiaketa modu zahar honen mantentzea eta trasmisioa bultzatzen. 
Cargo - Nota descriptiva
GKo-ren zuzendari artistikoa
Tipo
Artistas y Creadores