Hiria Hackeatu proiektuko udako edizio honetan serigrafia lantegi nomada jarriko dugu martxan. Egunerokotasunean gertatzen diren egoeren inguruan gure iritziak partekatzeko, kalera atera eta serigrafia erabiliz hiritarron iritzien mural nomadak sortuko ditugu.
Irudia, arte espresioa eta kale interbentzioaren estrategiak jarraituko ditugu, publizitatearen alde soziala landuko dugu eta komunikaziorako beste gailu batzuk sortuko ditugu. Helburua zera da: parte-hartzaileon artean eta hiritarren laguntzarekin espazio publikoan ditugun jarreren inguruan hausnarketa bultzatzea.
Astean zehar serigrafia lantegi mugikorra eraikiko dugu, kalera eraman eta aurrez sortu ditugun diseinuak kartel eta eskuorrietan estanpatuko ditugu. Serigrafiaren teknika ikasi eta eskuzko kopiagailu bat sortuko dugu.
12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako lantegi honetan parte-hartzaileon artean eta hiritarren laguntzarekin espazio publikoan ditugun jarreren inguruan hausnarketa bultzatuko dugu.