Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

19:00 Aurkezpena Santos Zunzuneguiren eskutik.

20:00, Genroku Chûshingura I-II (La venganza de los 47 ronins), Kenji Mizoguchi, Japonia, 1941, 241'

 

[Filma bi zatitan banatzen da, eta haiek hasi aurretik, titulu-arteko hauek irakur ditzakegu:

“Etxeak babesten ditugu Asia Handiko borrokalariengandik”

“Gobernuaren Informazio Bulegoaren hautapena”. ]

 

1. atala

“80 urte pasatu dira Shogun-ak ezarri zirenetik (enperadoreak bere botere guztia eskuordezten zien de facto gobernatzaileak); Edo-n, Tokugawa. Gobernuak mugak jarri dizkie jauntxo feudalei. Bake zibila da nagusi, eta samuraiak langabe daude. Tokugawa Tsunayosi Shogunak du boterea. 1701eko martxoaren 14a da, Genroku aroko hamalaugarren urtea”.

Shogunaren jauregia prestatzen ari da enperadorearen ordezkariak hartzeko. Asano Takumino Kami (Yoshizaburô Ayashi) daimyoari eskatuko diote ospakizun hori berrikusteaz arduratzeko. Hark, bere gaitasunez fidatu ez, eta gortesau aditu baten aholkuei jarraitzea erabakitzen du, Kozukenosuke Kira (Mimasu Mampo), lan horiek onartzen baitzituen, ondasunak ugaritzeko. Baina Asanok ez zituenez Kiraren zerbitzuak ordaindu nahi, gaizki aholkatu zuen, nahita, eta hainbat aldiz iraindu zuen prestakuntzetan. Hirak erasanda, Asanok katana atera zuen (guztiz debekatuta zegoen hori egitea Shogunen jauregi barruko protokoloan), eta Kirari eraso egin zion, baina ozta zauritu zuen arinki.

Asanori ezarritako zigorra seppuku izan zen (erraiak ateratzearen bidezko errituzko suizidioa), eta Kiraren jarreraz, aldiz, ez zuten zirkinik egin. Gainera, bere klana deuseztatu egin zuten, ondasunak desjabetu, eta bere menpekoak, samuraiak asko, ronin izatera murriztu zituzten (nagusirik gabeko samuraiak).

Klanak harrituta eta suminduta hartzen du berria. Koranosuke Oishi (Chôjuro Kawarazaki) txanbelanaren inguruan bilduta, klaneko kideek dituzten aukerak aztertzen dituzte. Oishik konbentzitu, eta menpekoek Akoko gaztelua uzten dute, erresistentziarik egin gabe. Akordio hori lortzeko, Oishik Shoguntzari Asanoren etxea berriz ezartzeko eskatu zion, daimyo dohakabearen anaiaren izenean. Eskaera hori oso ondo hartu zuen herriak, eta, aren, enperadoreak, informalki, klana begiko zuela adierazi zuen.  Shoguntzak aho betez baztertu zuen Oishiren eskaera, eta benetan egin nahi zuena egiteko aukera zabaldu zitzaion: bere nagusia mendekatzea, Kira traidorea hilez.

Oishik bere jarraitzaileak bildu zituen, eta exijitu zien odolez sinatzeko bere desiren esku jartzen zirela, eta hark ezer esan arte, bizitza diskretu bat egiteko, Kirak defentsa lasaitu zezan. Oishi bide isil bati lotzen zaio, putetxeak eta te-etxeak mozkor ibiliz (“sake mikatz bat edanez”. Hala, hildako nagusiarekin lotzen zuten eginbeharrak ohoratzeko ezgauza zela uste zutenek arbuiatu egiten zuten. Lehen zatia amaitzean, Oishik bere bizitzako unerik zailenetako bati egin behar dio aurre: emazteak dibortzioa exijitzen dio, familiako etxea utzi, eta bi haur txikiak eramaten ditu. Txanbelanarekin geratzen da, 16 urteko semerik zaharrena, samurai gazte bat. Hari planaren berri eman dio aitak, eta beren aukeraren zain dauden 47 jarraitzaileen taldeari batzea onartzen du.

 

2. atala

Bigarren zatia Edon hasten da, Shogunaren aholkulari Tsunatoyo jaunaren (Ichikawa Itaemon) bizilekuan, hurrengo urteko udaberrian.  Sukeyemonen (Nakamura Kanemon) arrebak Tsuyanotoren zerbitzura egiten du lan, eta hark lagunduta, Asanoren klaneko menpeko ohia jauregira sartzen da, Kira hiltzeko asmoz. Gaur hartan, Nô antzerki-saioa izango da, eta Kira gonbidatuen artean egongo da. Deskubritu egiten dute, eta nagusiaren aurrera eraman. Hark Oishiren aldekoa dela erakutsi, eta roninari gomendatzen dio ez erortzeko banaka jarduteko tentazioan, edozein mendeku-ekintza samuraiaren arau etikoaren arabera egin behar baita. Sukeyemon ez dago pozik Tsunatoyok esandakoekin, eta eraso egingo dio, Nô zeremoniako arropekin jantzita agertokirantz doanean. Nobleak azpiratu egiten du, eta Sukeyemonek bere akatsa onartzen du, hau gogorarazten baitiote: “gizon bertutetsuen mendekua betebeharraren eta leialtasunaren zentzuak mugitu behar du”.

Gutxira, Oishiri baieztatzen diote ezingo dutela Asano klana berriz ezarri. Erabakia hartua dago: Edora joango da, eta bere jarraitzaileak bilduko ditu, Kiraren etxean oldartzeko, hura bere semearen gazteluan babestu aurretik.

1702ko abenduaren 14a (Asanoren seppukuaren urteurrena). Lady Asanoren guraso Miyoyien etxea,, Edon, Asakusa auzoan. Oishik entzunaldia eskatzen du, bere nagusi ohiaren alarguna ikusteko. Baimena eskatzen du Asano jaunaren hilobia bisitatzeko eta omen egiteko. Lady Asanok (Miura Mitsuko) ukatu egiten du eskaera, eta leporatzen dio oraindik ez dela mendekatu. Oishik alde egiten du, sekretua argitu gabe.

Gaur horretan, Lady Asano ezingo du loak hartu. Bere konpainiako andreak, Todak (Yôko Umemura), adierazten dio Oishik, alde egitean, pakete txiki bat eman diola. Deskubritzen dute beren nagusiaren seppukuaz geroztik txanbelanek eta roninek egin dituzten gastu guztiak biltzen dituela, bikain zenbatuta. Bi emakumeek, orduan, Oishiren bisitaren zergatia ulertzen dute.

Orduan, arropa arraroekin jakintzako gizon bat iritsi dela jakinarazten da. Pergaminozko biribilki bat dakar, eta irakurtzean, jakinarazten da azkenean bete dela mendekua. Gaur horretan bertan, txanbelana buru, haren 47 jarraitzaileekin batera, Kiraren etxeari eraso egin diote, eta hil egin dute. Ondoren, haren burua nagusiaren hilobian jarri dute. Horren ondoren, Sukeyemonek suharki proposatuko du roninek berehala egiteko seppuku kolektiboa, baina Oishik, proposamena ukatu eta zerbitzuak eskertu ondoren, hau oroitaraziko die: “Erraza da sabela hemen irekitzea, bihotza arin edukita. Baina, orduan, Shogunaren arabera, kriminalak izango gara. Shoguna errespetatu behar dugu, eta herrialde honetako legeak. Agintarien epaiketari itxaron behar diogu, samuraien etikari eusten diogula erakusteko”.

47 roninak lau daimyoren zaintzapean utziko dituzte, Atxilotuta dauden bitartean, dantza erritualak egiten, txorien kantua entzuten edo txirula jotzen ematen dute denbora. Egun batean, Den’emomek (Nakamura Tsuruzo), Hokosawa jaunaren txanbelanak, Oishiri eskatzen dio samuraia izan nahi duen gazte bat har dezan, bere balioak jaso nahi baititu. Jarraian, gaztearen eskuek shamisen praktikaren arrastoak dituztela ikusita (hari-instrumentu tradizionala da, lautearen antzekoa, eskuarki emakumeek jotzen dutena) , konturatzen da gizonez jantzitako emakume bat duela aurrean.  Gazte hori Omino da (Mieko Takamine). Bere gizonetako batekin, Jurozarekin (Kunitarô Kawarazaki), ibili zen maite-kontuetan, Kiraren etxea espiatzen zuenean. Mutila bat-batean desagertu zenean, gaztea eta bere familia atsekabeak hartu zituen, eta are gehiago jakin zutenean gaztea Kiraren etxeko 47 erasotzaileen artean zegoela.  Jurozok esan zizkion hitzak benetakoak ziren jakin nahi du, ez besterik. Nahiz eta hasieran Oishik ez dien aukera ematen maitaleei elkartzeko, ronin gazteak ez dezan krisian jarri hiltzeko erabakia, azkenean utzi egiten die, neskak jakin dezan “engainu baten egia”. Jurozak honela agurtzen du Omino: “Esan zure aitari haren suhia naizela”.

Berrogeita hamar egun geroago, Shogunaren mandatariek sententzia jakinarazten diete atxilotuei: Haien ekintza “guztiz legez kanpoko ekintza eta Shongunarentzako laido”-tzat jotzen da. Zigorra heriotza da, baina 47ei baimena ematen diete seppukua egiteko, samuraien umiliazioa saihesteko. Oishik eskertu egiten du onginahi-keinu hori. Modu ofizialetatik kanpo, justiziaren erabakia jakinarazten dien ofizialak Kira klana desagerrarazteko erabakia jakinarazten die.

Haren azken keinutzat, Etsumori Hosokawa jaunak (Seizaburô Kawazu) atxilotuak bisitatu, eta jakinarazten die ahalegintzen ari dela bukaera hori eragozteko “heriotzera arte leialak diren gerlarientzat”. Oishik keinu hori eskertzen dio, 47en izenean.

Oishi eta bere gizonak zeremoniako kimono zuriekin jantzita abiatzen dira seppuku errituala egingo den lekura. Bidean, Ominorekin topo egiten dute; hil-hurren dago, bere buruari seppukua egin baitio Juroza maitearen pausoei jarraitu eta bere “leialtasuna ukigabe” izateko.

47 roninak heriotzaren zeremonia-gunera banan-bana joateko deia entzuten da,  Oishi deitzen dute azkena, eta “gure bizitzako botoa egin dugu” baieztatu, eta Den’emom txanbelana adeitsu agurtu ondoren, irribarrez aurre egiten dio bere patuari.

 

Santos Zunzunegui

Descripción Corta

20:00, Genroku Chûshingura I-II Kenji Mizoguchi, Japón, 1941, 241'

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Santos Zunzuneguik aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si