Imagen
Imagen
Descripcion

Princeton Unibertsitateko Espainiera eta Portuges Saileko irakaslea da 2008az geroztik, eta erakunde horretako katedraduna (full professor) 2018tik (lan-utzialdian). Hamburg Unibertsitateko (DAAD) irakasle bisitaria. Bai eta CUNY-The Graduate Center erakundeko irakasle bisitaria ere.

Kulturaren arloan egiten dituen ikerketak aldi garaikideko mundu iberikoen azterketan espezializatzen dira, estetikaren, politikaren, herritarren eta memoriaren arteko harremanak oinarri hartuta. Monografia hauek egin ditu: Letras arrebatadas. Poesía y química en la transición española (Devenir, 2009) eta Culpables por la Literatura. Imaginación política y contracultura en la transición española (1968-1986) (Akal, 2017). Poéticas de la democracia. Imágenes y contra-imágenes de la transición española (MNCARS 2018-2020) erakusketaren komisarioetako bat izan zen, eta aholkuari gisa jardun du bildumaren aurkezpen berrian. Argitalpenak, ikerketa-artikuluak, liburuen kapituluak eta beste testu akademikoak argitaratu ditu, ehunetik gora, estatuko eta nazioarteko aldizkari eta argitaletxeetan.

 

Cargo - Nota descriptiva
Ikertzailea
Tipo
Invitados