16:00 Aurkezpena. Ana Teixeira Pinto, Oier Etxeberria eta German Labrador.
Aurkezpen honetan, Evil Eye proiektuaren arduradunek erakusketa-proposamenaren oinarri den ikerketaren jatorriari eta Tabakalera (Donostia), Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril) eta ADKDW Munduko Arteen Akademia (Kolonia) espazioetatik igarotzean hartuko dituen formei buruz hitz egingo dute. Hitzaldiek abian den ikerketaren nozioak zabaltzeko balioko dute, azterketa zehatzen kasuak azaldu eta elkarrizketa publikoa sustatuko baitira.
17:00 Hitzaldiak
Azucena Vieites
Hey Baby! Low-fi praktika artistikoak eta kultura bisual garaikidea
Azucena Vieites
Irudiak ekoizteko eta hautemateko prozesuetan parte hartzen duten faktoreei buruz gogoeta egitean datza, Evil Eye proposamenaren harira artistaren lanari buruz egindako remake baten bitartez. Pasa den mendeko laurogeita hamarreko urteetan abiarazitako esanahia aldatzeko lana da, paisaia bisual garaikideko erreferentziak eta materialak oinarri hartuta, Do It Yourself egiteko moduen –low-fi estetikari lotuak– eta pentsamendu feministaren artean. Gizarte-talde heterogeneoek, ikusgarria zer den eta ikusezina zerk izan behar duen zehazten duen gehienen kultura ofizialak irudikatzen dituela sentitzen ez dutenek, erabilitako adierazpen-moduak.
Jose Diaz Cuyas
Aireko irudiak, gasifikatutako gorputzak
Modernitatean gorputzak eta lekuak desegiteko joera dago, eta irudien desgorpuzte‑ eta gasifikazio-prozesuen bidez uzten da agerian. 1800. urtearen inguruan bi ikusketa-gailu berri agertu ziren: globo aerostatikoa eta fantasmagoria. Biek hodeietan eta airearen eremuan zuten jatorria. Montgolfiertarrek hodei artifiziala bilatzen zuten, “pompe à feu” bat eraikitzea; fantasmagoriako saioak, aldiz, kearen gainean irudiak proiektatuz sortu ziren. Ez ziren optikako makinak soilik, baporezkoak ere baziren. Aireko mugimenduek askatutako irudi horiek merkatuaren zirkulazio askearen imitazioa ziren. Ikuskizun bihurtu aurretik, globoak helburu militarretarako erabiltzen ziren. Robertson fantasmagorero ospetsuak optikaren inguruan zituen ezagutzak ikuskizunerako erabili zituen; izan ere, Frantziako armadari eskaini zion heriotzeko “tximistak” ez baitzuen arrakastarik izan.
Gasifikazio-prozesua Lehenengo Mundu Gerratik aurrera finkatu zen, “hodei toxikoen produkzioa” XX. mendeko berezko lehenengo zientzia bihurtu zenean.
Miranda Pennell
Espazioaren inbaditzaileak: Nola ikusten du kolonizatzaileak?
1920ko bonbardaketa-kanpaina bateko argazki britainiarrak berriz lantzetik abiatuta, ikerketa honek galdetzen du nola irudika ditzakegun berriro irudi kolonialak ikusteko modu kolonialetan inplizituki dauden ezabatze bortitzak sinpleki erreproduzitu gabe. Zientzia-fikzioa ekoizpen-leiar gisa eztabaidatuko dut, zeinaren bidez indarkeria koloniala ikusgai jar daitekeen. Honako hauei buruzko narratibetan jarriko dut arreta: zientzia, denbora, espazioaren menderakuntza eta perspektiba bertikala, argazkiarekin, artxiboarekin eta ikuslearen eta subjektu fotografikoaren arteko topaketarekin lotuta. Zientzia-fikzio afrofuturistan eta postkolonialean oinarrituta, proiektu honek errekonozimendu-argazkiaren poetika aztertzen du, haren errealitate ilun eta bortitza nabariago egiteko asmoz.
Hitz gakoak: aireko argazkia, artxiboak, kolonialismoa, indarkeria, zientzia-fikzioa
Antoine Bousquet
Erregimen eskopikotik gerraren begiradara: pertzepzio militarizatuaren aukako praktiken teorizazioa
Tripulatu gabeko hegazkinak gero eta gehiago erabili izan dira azkeneko hamarkadan, eta horrek “erregimen eskopikoaren” ideiarenganako interesa suspertu du, gerran nagusi diren ikus-praktikei zentzua emateko. Erregimen eskopikoaren kontzeptua teoria kulturalean du jatorria eta hasiera batean “perspektibismo kartesiarraren” alternatiba historikoak zirriborratzeko proposatu zen; izan ere, azkeneko hori ikus-kultura modernoaren sinonimotzat hartu da. Nagusi diren ikusmoldeen aldaketa hori erakargarria da droneekin egindako operazioei lotutako perspektiba jainkotiar militarra ezeztatzeko. Hortaz, erregimen eskopiko hegemonikoak kopiatu beharrean, erregimen horiek ezeztatzen dituen adierazpen artistikoa baloratzen da. Ikuspegi horretan, bisualitatea dimentsio diskurtsibo eta erretorikoen eta egia-baieztapenen ekoizpenean betetzen duen zereginaren arabera ulertzen da batez ere. Hala ere, ikuspegi alternatibo bat eratu da “gerra begiradaren” inguruan. Ikuspuntu errenazentistaren oinarrizko eragina azpimarratzen badu ere, funtzionamendu teknikoari eta pertzepzio militarraren integrazio funtzionalari ematen dioten arreta zorrotzagatik bereizten da. Interpretazioari edo filosofiari lotutako desadostasun hutsetik haratago, ikuspegi alternatibo hori kontsekuenteagoa da hortik eratortzen diren berdintze-praxi formengatik.
"Begi gaiztoa" mintegiaren lehen jardunaldia, Ho Rui An eta Beatriz Colominaren parte-hartzearekin.