Gerraren historia apurka-apurka arma bihurtzen den begi batena da. Hegan egiteko hainbat makinari esker, altueretatik begiratzeko nahia izugarri areagotu zen XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran. Hegan egiteko eta airetik ikusteko gogo horrek mugarik gabeko gaineszitazioa eragin zuen lehenik, eta, ondoren, aireko objektuak zaintzeko eta hiltzeko makina bihurtzea. Dronearen definiziorik egokiena, edo, zentzu horretan, gutxienez, errealistagoa, honako hau izango litzateke: “kamera hegalari bat, bereizmen handikoa, misilekin armatua”. Hala ere, garrantzitsua da gogoraraztea kontsistentzia optikoaren eremuan dituen balentriak aurrez imajinatu direla, beren historikotasuna dutela. Edozein objektu tekniko sortzeak gailu baten existentziara garamatza, eta gailu batek genealogia bat du, objektu teknikoa aurrez irudikatuko lukeen iruditeria bati esker funtzionatzen duena.
Hiru hitzaldiren eta ondorengo mahai-inguru baten bidez, fenomeno horiek aztertuko ditugu. Bertan, ehiza, segurtasun-logika, gerra modernoa eta haren estaldura mediatikoa gurutzatuko dira, baita garai garaikideen berezko nahasketa fantastikoa eta erreala ere.
EGITARAUA
Hitzaldiak
Ignacio Mendiola. Segurtasuna, gerra eta pertsonen ehiza (EU)
Batez ere migrazioari eta terrorismoari buruzko mehatxuen eraikuntza marrazten duen egungo segurtasun-testuinguruan oinarrituta, subjektu mehatxatzaileen gorputzean zuzenean proiektatzen diren hainbat jardunbide eta gailu ugaritzen ari dira. Helburua izango da egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko segurtasun-moduen multzo hori aztertzea, pertsonen ehizaren iruditik abiatuta. Ildo horretan, mehatxua irudikatzen duen eta gizatasuna galdu duen subjektuaren ehiza segurtasunaren diskurtso hegemonikoan eragina duen logika belikoaren aurpegi nagusi bihurtzen da.
Joseba Zulaika. Droneak eta gerrak (EU)
Estatu Batuek drone militarrak garatu eta masiboki erabili zituzten “Terrorearen aurkako Gerran”. Ukrainako gerra da alde biek milaka drone erabiltzen dituzten lehena; horrela, etorkizuneko gerretako oinarrizko borroka-arma bihurtu dira. Mintegian, arazo etiko eta legalak aztertuko dira, baita sortzen dituen traumak eta erresistentzia eta gerra mota berrien testuinguruko drone-roboten erabilera ere.
Olatz González Abrisketa. Heroi gisa jaurtitzea: nazio modernoaren proiektuak eta ibilbide sexualak (ES)
Sara, 1947. Herriko gazte baten, Victor Ithurriaren, oroimenezko erliebe bikoitza herriaren erdiko plazaren albo batean dago. Bertan, Victor pilotaria eta Victor soldadua gainjartzen dira. Monumentu horrek funtsezko nodo historikoa islatzen du, gerraren eta kirolaren arteko harreman estuan, bai eta emakumeen iruditeria nazional modernoaren lekualdatzean ere. Zein da Ithurriak bere eskuetan dituen jaurtigaien (pilota eta granadak) lekua ekuazio honetan? Nola entrenatzen dira gorputz proto-agonikoak? Zer eginkizun du optikak horretan?
Mahai-ingurua
- Parte-hartzaileak: Ignacio Mendiola, Joseba Zulaika, Olatz González Abrisketa
- Moderatzailea: Oier Etxeberria
Ignacio Mendiola, Joseba Zulaika eta Olatz González Abrisketak Begi gaiztoa erakusketaren baitan antolatutako topaketa honetan parte hartuko dute.
Reserva: Gerraren begia II Topaketa
FechaInicio: 2023-05-26
FechaFin: 2023-05-26
FechaAlta: 2022-12-27
Seccion: PROGRAMA PUBLIKOAK
Proyecto: Drone PP
Entrada: Gonbidapena
EntradaES: Invitación
FECHAS:
idReserva: 0DD30161-3889-4B27-8FD7-232D4FBEEF0B
Fecha: 2023-05-26
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:45
TituloEventoEU: Topaketa
Sala: SALA Z
SalaES: Sala Z
SalaEU: Z aretoa
Ocupacion: Hitzaldia
OcupacionES: Conferencia
OcupacionEU: Hitzaldia