Normalean, jarduera filosofikoa edo, are, hausnarketa kritikoa argumentuekin, kontzeptuekin eta teoriekin lotzen dugu, funtsean mentala den ahalegin bat eskatzen du; beraz, ez du zerikusirik keinuekin, jarrerarekin, manerekin edo gorputzaren bestelako ekintzekin. Gure garaiko aurreiritzi hori neurri handi batean buruaren eta gorputzaren arteko dikotomia zurrun batean oinarritzen den modernotasunetik jaso dugu oinordetzan, eta oraindik ere indarrean dago; hala ere, begirada antzinaroko pentsamenduan jartzen dugunean, aurreiritzi hori desegin egiten da, balio guztia galdu arte. Hausnarketa filosofikoaren hasierako garaietan, pentsamendua ez zen soilik dimentsio teorikoan, guztiz abstraktua zen dimentsio batean kokatzen; horren ordez, bizitzeko modu zehatz batzuekiko konpromiso sendoan, jarrera existentzial jakin batzuetan, gorpuzten zen. Antzinaroko filosofiaren xedea zen banakoen eta taldearen eraldaketa bat eragitea; maiz, aldaketa hori ekintzaren eta gorputzaren planoan islatzen zen. Ikuspegi horretatik, gorputza ez da soilik diskurtso teoriko baten xedea; pentsamenduaren bektore oso bat da, hausnarketa eragin, adierazi eta pizteko berezko gaitasuna duen indar bat da.
Beraz, gure asmoa da gorputzaren hausnarketarako gaitasuna aztertzea, Antzinaroko hiru zibilizazio nagusien ikerketa (Grezia, India eta Txina) oinarri hartuta. Horretarako, hiru egun eta maila goreneko sei aditu izango ditugu.
Lehen eguna Antzinako Greziari dedikatuko diogu; Ana Iriarte izango dugu gurekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako katedraduna, baita Étienne Helmer ere, Puerto Ricoko (AEB) Unibertsitateko irakaslea.
Bigarren eguna Antzinako Indiari buruzkoa izango da. Hantxe izango dira Silvia D'Intino, CNRSko ikerlari titularra, eta Ana Agud, Salamancako Unibertsitateko irakasle emeritua.
Amaitzeko, Antzinako Txina ardatz izango duen hirugarren eguneko arduradunak hauek izango dira: Mercedes Valmisa, Gettysburg College (AEB)-eko irakaslea eta Romain Graziani, Lyoneko École Normale Supérieure unibertsitateko katedraduna.
Albert Galvany. Mintegiaren koordinatzailea.
Gure asmoa da gorputzaren hausnarketarako gaitasuna aztertzea, Antzinaroko hiru zibilizazio nagusien ikerketa (Grezia, India eta Txina) oinarri hartuta. Horreta