Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Lehen eguna Antzinako Greziari dedikatuko diogu; Ana Iriarte izango dugu gurekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako katedraduna, baita Étienne Helmer ere, Puerto Ricoko (AEB) Unibertsitateko irakaslea.

Greziar antzerkia: epika berraragitua. Ana Iriarte (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU).

Eskilo, Sofokles eta Euripides bezalako poetek K.a. V. mendean garatutako tragedia atikarrak antzinako mito epikoen ikusizko eta entzunezko hautematea eskaintzen zien ikusleei. Friedrich Nietzschek Tragediaren jaiotzari buruzko hausnarketa bikaina egin ondoren, literatura genero hori giza existentziaren alderdirik itzaltsuenen aldarrikatzaile gisa onartu zen, antolamendu politikoak zapaldu nahi duen irrazionaltasun horren aldarrikatzaile gisa, alegia. Zalantzarik gabe, “gizalegez zentsuragarria” zen hori erakusteak erantzun emozional agerikoa eragiten zuen ikusleengan; Aristotelesen hizkuntzan, "katarsi" esaten zitzaion erantzun horri. Dena den, taula gainean, pasioz beteriko bizipenek ez zuten jardun intelektuala baztertzen: herriak ezagutzen zuen tradizio mitologiko bat berreskuratu zuten poeta tragikoek, hiri demokratiko berriak jatorri duen iraganarekin duen harreman anbiguoaren gainean hausnartzeko; izan ere, iragan hori gainditu nahi du erradikalki berria den sistema politiko eta sozial gisa. Agertoki tragikoan iraganeko figura mitikoak entzutean, garaiko atenastarrek euren buruak ikusten zituzten islatuta. 

 

Gorputzarekin pentsatzea: zinikoak antzinako tradizio filosofikoaren ispiluaren aurrean. Étienne Helmer (Puerto Ricoko Unibertsitatea).

Antzinaroko zinikoak ezagunak dira jarrera eskandalagarriengatik, hitz zorrotzengatik, konbentzioekiko axolagabetasun osoagatik eta harrotasunagatik. Hala ere, elementu horiek bakarrik kontuan hartzea filosofiaren historian eragin zuten aldaketa erabakigarriari balioa kentzea izango litzateke: Diogenesek eta haren epigonoek lortu zuten logosa gorputzera ekartzea. Arrazoia gorpuztu zuten probatu eta egiaztatu ondoren gorputza dela benetan filosofatzen duena, eta ez arimaren instantzia abstraktua. Baina, nola gertatu zen aldaketa hori, eta nola ulertu behar dugu? Sokratesengandik hasita (gutxienez, Platonek ematen digun haren irudia kontuan hartuta), gorputza da arimaren zeinua: gorputzaren apetituek, haien irismenaren eta izaeraren arabera, adierazten digute zer arima motatakoa den tresna, bizitzaren oinarrizko zein motatakoa den exekutatzailea. Eta gorputza arimatik datozen desio horien mende zenbat eta gehiago egon, erabilgarriagoa izango da arimarentzat, pentsamenduari kontrola hartzen utziko baitio. Beste eskola batzuek ere apetitua mugatzea ezarri zuten haien doktrinaren ezaugarri nagusitzat, eta bizitzeko modu horren alde egin zuten (adibidez, epikureoek eta defendatzen zuten desiren diziplinak). Kasu guztietan, ondo egindako eta behar bezala bizitako gorputza beti egongo da arimaren mende: gorputzak arimari laguntzen dio, aszesiaren bitartez, baina arimak hartzen du subjektuaren egiaren tokia, arima da zentzuaren gotorlekua, arimak filosofatzen du. Diogenesek tradizio hori eraldatu zuen, arimaren tokia gorputzerantz mugitu zuenean: gorputzak arima beregain baten zerbitzura egoteari utzi zion, eta egiaren gotorleku bihurtu zen. Egiaren gorputz hori, zinikoak ezaugarritzen zituen gorputz-filosofo hori, aurkezten saiatuko naiz hemen. Nola pentsatzen duen, zer esaten duen eta hori nola gauzatzen duen aztertuko dut, arlo ekonomiko, etiko eta politikoan. Gizakiaren eta munduaren arteko harremanaren eraldaketa erradikala.

Descripción Corta

Lehen eguna Antzinako Greziari dedikatuko diogu; Ana Iriarte izango dugu gurekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako katedraduna, baita Étienne Helmer ere, Puerto Ricoko (AEB) Unibertsitateko irakaslea.

Temática
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si