Escuela de Oficios Electrosonoros taldeak musika elektronikoa eta soinu-artearen ikerketan oinarritzen da erreferentzia tipologikoak, eredu eta soinu garaikideak areagotzeko asmoz.
Ubik-era datoz oraingoan Gure aitzindaria proiektuarekin. Soinu-tresna zaharrak eta lekuko historia eta pertsonak ikertuko ditugu, existitu ez zen baina existitu zitekeen aitzindari bat sortzeko. Horretarako, 50-90 hamarkadetako soinu-kultura eta mugarri historiko eta kulturalak aztertuko ditugu. Oinarrizko zirkuituen fabrikazioa eta nahasketa teknikak erabiliko ditugu gure aitzindariaren soinu-piezak sortzen laguntzeko.
Lantegi honetan, istorio alternatiboak kontatzeko eta ikusezinak izan ziren lekuko pertsonen istorioak berrikusteko imajinazioa martxan jartzea interesatzen zaigu. Ikerketa eta soinu-sorkuntzaren bitartez jolasaren, esperimentazioaren eta kolaborazioaren laguntzarekin mugarri berriak sortuko ditugu.
Programa
- Eskolaren, taldearen eta proiektuaren aurkezpena. Herri-mugarrien testuinguru eta soinu-entzumena.
- Gure amonen biografien kontaketa, bizi-mugarrien sormena eta instrumentuekin trasteatzea.
- Biografia amaitzea eta egindako gaien aurkezpena.
Escuela de Oficios Electrosonoros taldeak musika elektronikoa eta soinu-artearen ikerketan oinarritzen da erreferentzia tipologikoak, eredu eta soinu garaikideak areagotzeko asmoz.