Imagen
Imagen
Descripcion
UCM unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua da eta UAM-en “Didácticas Específicas en el Aula, Museo y Espacios Naturales” masterra egindakoa. Artearen eta teknologiaren arteko sinergia zalea da, baita horrek sor ditzakeen aukerena ere. STEAM-aren (Science, Technology, Engineering, Art eta Mathematics) bitartez gazte eta helduek gure mundua modu sortzaileago batean birplanteatzeko moduak bilatzen dituzten hezkuntza-proiektuetan egiten du lan. Medialab Prado taldean parte hartu du Hezkuntza Berrikuntza-ri buruzko ikerketan. Ikerketa horretan (kultura bitartekaritzaren bidez) ekintzen, ekitaldien eta lan-taldeei bideratutako laguntzen programaketan software eta hardware askeak, eta ohikoaren kontzeptua uztartzen dira. Bost Coder Dojo (gazteentzako programazio taldeak) antolatu eta sustatu ditu Madrilen, Leonen eta Indian.
Hainbat instituziorekin kolaboratu du teknologia sortzaileen proiektuak sortzeko. Hala nola: PEAC (Programa de Enriquecimiento Educativo para Alumnos con ALtas Capacidades de la Comunidad de Madrid), Mapfre Fundazioa, ARCOmadrid, Leongo Antonino y Cinia Fundazioa, Mujeres Tech (irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, zeinak AEBetako enbaxadaren laguntzaz ,sektore digitalean generoen arteko arraila betetzeko GirlsTech izeneko programa garatu zuen). Espacio Fundación Telefónica eta American Space-erako maker kulturaren inguruan hainbat proiektu garatu ditu.
Ah! eta Micromachines deituriko taldearen partaide izan zen, baina ez esan inori!
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Hezitzailea
Tipo
Invitados