Gure Hormek, Maider Fernández, María Elorza, Espainia, 15', JB (euskera, italiera, gaztelera) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin
Etxekoandreen auzoa. Insomniodun Emakumeen barrutia. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakarren lurpeko pasabidea. Gure hormek maite ditugunak omentzen dituzte.
Maria Elorzak (Gasteiz, 1988) eta Maider Fernandezek (Donostia, 1988) 2012an sortu zuten Las chicas de Pasaik kolektiboa.
Haien lehen lanak dira Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (2014, Aitor Gametxorekin batera zuzendua eta Euskal Gidoi Onenaren Saria Zinebin) eta Errautsak dokumental kolektiboa (2014, Zinebiko Zinergentziak#14 barruan). Agosto sin ti (2015), Zinebi, Sevillako Festival de Cine Europeo, Filmadrid eta Alcances bazalako zinemaldietatik pasatu da. 2015ean baita, film labur bat errodatu zuten Kalebegiak proiektuaren barruan.
Las Chicas de Pasaik, María Elorza eta Maider Fernándezen 'Gure hormek' laburmetraiaren proiekzioa.