Aldaketa txikien inguruko dokumental bat New York hiriaren erretratu historiko bat bilakatzen da. Emaitza, pelikula, malenkonia, auzune baten, bizitzeko modu baten saiakera-requiema da. Geure hirien gentrifikazio azkarraren ikerketa-kasua.
1989 urtean emakume lagun-talde batekin batera Su Friedrichek Williamsburg, Brooklyneko langile-auzunea batean, loft zahar bat errentan hartu eta zaharberritu zuen. 20005ean lehenago gune industriala zena erresidentziala izendatu zuten eta lantegiak, artisauak eta sortzaileen loftek prezioak neurri gabe egin zuten gora espekulatzaileen mesedetan. Friedrichek bost urte eman zituen East River eta Brooklyn-Queens Expressway arteko aldaketak bere kamerarekin dokumentatzen. Eraikin industrialak nola bota zituzten agertzen da bertan eta bezero aberatsentzat apartamentu trendyak nola eraiki zituzten, maizter zaharrek nola alde egiten duten eta berriak iristen diren. Inguruari begirada zorrotza egiten dion bitartean, gertakarien abiadura gero eta azkarragoa da: bere maizter kontratuaren epealdia amaitu eta bere amorrua hazten ari da.
Aldaketa txikien inguruko dokumental bat New York hiriaren erretratu historiko bat bilakatzen da.