Ikus-entzunezko laborategiak + RAIN Film Festival-en aurkeztutako filmak erakutsiko ditu Immaterial jaialdian zehar, adimen artifiziala narrazio filmiko garaikidean nola txertatzen den hausnartzen duen nazioarteko zinemaldia.
Of youth, Fran Gas
Amets arraro baten ostean, estralurtar batzuk neska gaztea abduzituko dute honen gaztetasuna kendu nahian.
Kiss/Crash, Adam Cole
Film labur probokatzailea, AA bidez sortutako irudiak erabiltzen dituena desioaren gaia eta esperientzia errealaren eta irudikapen artifizialaren arteko alde zabala irudikatzeko.
Algorithms of beauty , Miléna Trivier
Irudi batek jaso al dezake loreen edertasun guztia? Horixe bilatzen du filmaren narratzaileak, eta hori lortzen saiatzeko tresna iraultzaile bat erabiltzen du, Adimen Artifiziala. Bilaketa honetan, Mary Delanyren, XVIII. mendeko botanika lanarekin erlazioa aurkitu du. Duela ia 300 urte emakume ingeles honek sortutako loreek oihartzun bitxia dute gaur egun algoritmoek sortutakoekin. Teknologiaren eta emozioen artean, film labur honek AA irudiei buruz dugun ikuspegiaren mugak zalantzan jartzen ditu.
Sarah Palin forever, Eryk Salvaggio
Etengabe errepikatzen den mitin politiko batean bizitza osoa eman duen nerabe baten istorioa da hau. Sarah Palinen mitinetan trebatutako Deepfake teknologiarekin sortua.
Portrait of the Jungle People, Eddie Wong
«Txikitan Ching Ming Jaialdira joaten nintzenetik, banekien nire aitonaren hilarrian dagoen erretratua oker zegoela. Gerora jakin nuen bere hilobia hutsik zegoela. Berari buruz genekiena zen bere familia utzi eta "oihanean sartu" zela britainiarren aurka borrokatzeko. «Oihaneko pertsona» deitzen diogu: Sanba-lou, gerrilla komunistak izendatzeko erabiltzen den kantonera. Malayko Alderdi Komunistako kide gisa, ziurrenik britainiar indar kolonialek hil zuten. Eta gizonaren agiririk gabe, agian ez dugu inoiz jakingo noren erretratua dagoen hilarrian».
My Word, Carme Puche Moré
Nork definitzen du zer garen? Zer gertatzen da irudiek gure hitzak traizionatzen dituztenean? Nola bizi etengabe gaizki ulertzen gaituen mundu batean? Hirurogei urteko emakume beltz batek, zirujauak, “medikua naiz” hitzak esan baina irudiak bizardun gizon zuri batenak badira, zer gertatzen da? MY WORD adimen artifizialaren teknologian oinarritutako ikus-entzunezko sorkuntza-proiektu bat da, testu-irudi ezkutuko hedapen ereduan (LDM) oinarrituta, sistema patriarkal eta kolonialak sortutako alborapen inkontzienteen eztabaidan parte izateko.
Ikus-entzunezko laborategiak + RAIN Film Festival-en aurkeztutako filmak erakutsiko ditu Immaterial jaialdian zehar.